[itzul] ema(i)zkiozu

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Uzt 28, 14:35:46, CEST 2011


Aupa, Xabier.

Nik, punpa lasterrean, "emaizkiozu" esanen nuen, baina zentzuzkoa da zalantza.
Xuxen-ek, esaterako, "emazkiozu" hobetzen du, eta emaizkiozu txartzat ematen.

Euskaltzaindiak, nik dakidala, ez du deus esan bere arauetan.
EGLUn ez dut aurkitu.

http://www.ehu.es/azpidazki/Eranskin.pdf

Unibertsitatearen liburu honetan, berriz, "emaiozkiok" eta halakoak hobesten ditu (aditz trinkoen taulak).


Ongi izan.
Fernando Rey



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago