[itzul] ema(i)zkiozu

Ales Bengoetxea alesbengoetxeaeup a bildua gmail.com
Or, Uzt 29, 12:47:34, CEST 2011


 Gogoan dut euskara batuaren oso aldeko ez zen irakasle batek nola azaltzen
zigun kontua.
Hark zioenez, subjuntiboan eta aginteran, nor-nori-nork sailekoetan,
nori-ren markaren aurrean -i- bat jartzen zen gipuzkeraz: "dezaidazu",
"dezaiguzu", "ezaidazu", "ezaiguzu"... baina euskara batuan
nafar-lapurterazko adizkien forma nagusitzen zenez, -i- horiek "hasierara
ekartzen ziren" (esateko era zen) eta ondorioz "diezadazu", "diezaguzu",
"iezadazu", "iezaguzu"... ateratzen ziren.

Hirugarren pertsonako adizkietan, salbuespen gisa, bi -i- tartekatzen ziren:
diezaiozu, diezaiezu...,

Uste dut "emadazu", "esaguzu" eta antzekoak arautzean antzeko irizpidea
jarraitu duela Euskaltzaindiak.



Izan bizkor, eta oporretara zoazten nazkanteok: probextu!



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago