[itzul] ema(i)zkiozu
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Uzt 29, 10:29:42, CEST 2011
Egun on:
Eskerrik asko erantzunengatik. Dena den, "emadazu" eta horrelakoen aldeko
argudioaz galdetzen nuenean, "i"a ezabatzeko arrazoiketaz ari nintzen
gehienbat, eta ez argudio formalaz ("dena delakoak erabaki duelako", edo
"horrela dioelako halako arauak").
Bestalde, Jagoneteko erantzuna ez zait batere argigarria iruditzen, ez
baitu garbi esaten "emaidazu"ren tankerakoak euskara batuan baztertzekoak
direnik. Mugatzen da esatera "emadazu" eta horiek aipatzen direla EGLUn eta
"Euskal Aditz Batua" liburuan. Baldin eta "emaidazu" euskara baturako
baztertzekoa bada, hori bezain jakingarri garrantzitsu batera soil-soilik
dedukzio bidez iritsi behar al dugu (alegia, "EGLUn eta "Euskal Aditz
Batua"n agertzen ez bada, baztertzekoa izango da "emaidazu"")?
Zalantza horiek sortzen zaizkit.
Ondo izan,
Xabier
> Xabier, forma horiek Euskal aditz batua izeneko liburuko tauletan agertzen
> dira (Euskaltzaindia, 1979)
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Xabier Aristegieta
> Enviado el: jueves, 28 de julio de 2011 14:43
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] ema(i)zkiozu
>
> Inork ba al daki "esadazu", "emadazu", "emaguzu" eta horrelakoen "i"rik eza
> zein argudiotan oinarritzen den?
>
> Xabier
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> uztren 28a 14:30):
>
> > emazkiozu
> >
> > "emaiozu" eta "emaiezu" singularreko formetan bakarrik agertzen da -i-.
> >
> > Gainerakoetan, ez: "emadazu", "emaguzu" eta abar. Eta berdin "esadazu"
> eta
> > beste (kosta zitzaidan ikastea...).
> >
> > http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf
> >
> >
> >
> > 2011/7/28 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
> >
> > > "emaiozu", zer objektu pluralarekin, nola da: "emaizkiozu" ala
> > "emazkiozu"?
> > >
> > > aldez aurretik mila esker.
> > >
> > > x.
> > >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago