[itzul] ema(i)zkiozu

junkal elizalde junkal.elizalde a bildua gmail.com
Or, Uzt 29, 12:33:10, CEST 2011


Aupa Xabier!

Guk karreran ikasi genuenaren arabera, -i- morfema datiboa 3. pertsona
denean agertzen omen da, eta ez datiboa gu, zu, ni... denean. Emaidazu eta
horrelakoak analogiaz sortuak izango lirateke, beraz. Dena dela,
morfologiako irakasleak ez zekien argi -i- morfema horren jatorria zein zen,
soilik 3. pertsonarekin lotuta agertzen dela. Euskal aditzaren morfologiaren
zera ilunak dira...

Junkal

2011/7/29 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>

> Egun on:
>
> Eskerrik asko erantzunengatik. Dena den, "emadazu" eta horrelakoen aldeko
> argudioaz galdetzen nuenean, "i"a ezabatzeko arrazoiketaz ari nintzen
> gehienbat, eta ez argudio formalaz ("dena delakoak erabaki duelako", edo
> "horrela dioelako halako arauak").
>
> Bestalde, Jagoneteko erantzuna ez zait batere argigarria iruditzen, ez
> baitu garbi esaten "emaidazu"ren tankerakoak euskara batuan baztertzekoak
> direnik. Mugatzen da esatera "emadazu" eta horiek aipatzen direla EGLUn eta
> "Euskal Aditz Batua" liburuan. Baldin eta "emaidazu" euskara baturako
> baztertzekoa bada, hori bezain jakingarri garrantzitsu batera soil-soilik
> dedukzio bidez iritsi behar al dugu (alegia, "EGLUn eta "Euskal Aditz
> Batua"n agertzen ez bada, baztertzekoa izango da "emaidazu"")?
>
> Zalantza horiek sortzen zaizkit.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
>
>
>
> > Xabier, forma horiek Euskal aditz batua izeneko liburuko tauletan
> agertzen
> > dira (Euskaltzaindia, 1979)
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de Xabier Aristegieta
> > Enviado el: jueves, 28 de julio de 2011 14:43
> > Para: ItzuL
> > Asunto: Re: [itzul] ema(i)zkiozu
> >
> > Inork ba al daki "esadazu", "emadazu", "emaguzu" eta horrelakoen "i"rik
> eza
> > zein argudiotan oinarritzen den?
> >
> > Xabier
> >
> > Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> > uztren 28a 14:30):
> >
> > > emazkiozu
> > >
> > > "emaiozu" eta "emaiezu" singularreko formetan bakarrik agertzen da -i-.
> > >
> > > Gainerakoetan, ez: "emadazu", "emaguzu" eta abar. Eta berdin "esadazu"
> > eta
> > > beste (kosta zitzaidan ikastea...).
> > >
> > > http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf
> > >
> > >
> > >
> > > 2011/7/28 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
> > >
> > > > "emaiozu", zer objektu pluralarekin, nola da: "emaizkiozu" ala
> > > "emazkiozu"?
> > > >
> > > > aldez aurretik mila esker.
> > > >
> > > > x.
> > > >
> > >
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago