[itzul] ema(i)zkiozu

ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Or, Uzt 29, 11:52:36, CEST 2011


Euskaltzaindiaren web orrian duzu liburua (Hizkuntza baliabideak > Gramatika) 



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 29 de julio de 2011 11:48
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] ema(i)zkiozu

Euskaltzaindiak esan zuen, bai, nola den. Itziarrek dioen liburuan ageri dira denak. Baina harrigarria dena da ez dagoela interneten ikusterik, eta liburua ez dago salgai, nik dakidala. Hau da, ale zaharrak liburutegietan edo aurkitu beharko dira. Aditz laguntzailea arau berrian atera dute eta aditz trinkoen forma batzuk zeharka agertzen dira hikako adizkien arauan, hikakoaren erreferentzia gisa, baina beste batzuk ez, aginte erakoak esate baterako. Euskaltzain bati eskatu nion hutsune hori bete zezatela, baina oraindik ez dute egin.

Itziar, edo liburu hori daukanak, falta diren taula horiek liburu horretatik eskaneatu eta nonbaiten jarriko bazenitu, edo balitu, edo behintzat niri bidali, mila esker, liburu hori aspaldian galdu nuen eta (ikasitakoak lausotu ere egiten dira gainera).

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON)
Bidaltze-data: osteguna, 2011.eko uztailak 28 14:47
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ema(i)zkiozu

Xabier, forma horiek Euskal aditz batua izeneko liburuko tauletan agertzen dira (Euskaltzaindia, 1979)

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Xabier Aristegieta Enviado el: jueves, 28 de julio de 2011 14:43
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ema(i)zkiozu

Inork ba al daki "esadazu", "emadazu", "emaguzu" eta horrelakoen "i"rik eza zein argudiotan oinarritzen den?

Xabier

Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko uztren 28a 14:30):

> emazkiozu
>
> "emaiozu" eta "emaiezu" singularreko formetan bakarrik agertzen da
-i-.
>
> Gainerakoetan, ez: "emadazu", "emaguzu" eta abar. Eta berdin "esadazu"
eta
> beste (kosta zitzaidan ikastea...).
>
> http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf
>
>
>
> 2011/7/28 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>
> > "emaiozu", zer objektu pluralarekin, nola da: "emaizkiozu" ala
> "emazkiozu"?
> >
> > aldez aurretik mila esker.
> >
> > x.
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago