[itzul] ema(i)zkiozu

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Or, Uzt 29, 12:05:44, CEST 2011


Bai, Iņigok eta Itziarrek dioten bezala, Interneten dago 1979ko "Euskal
aditz batua", eta nire mezuan jarri nuen lotura (azalpen hori gabe:
barkatu).

http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf

Bestalde, Xabier Aristegietak egiten duen galderaren inguruan (zergatik
"ezabatzen" den -i- forma batzuetan), bestela ere planteatu daiteke kontua:
zergatik "agertzen" den -i- "emaiozu" eta "emaiezu" formetan, horietan
bakarrik ageri baita. Nik Jagoneteko erantzunaren harian ikusten dut kontua:
perifrastikoaren jokoan "iezaiozu" eta "iezaiezu" dira, baina "iezadazu",
"iezaguzu" eta abar (ez "*iezaidazu", adibidez).

Urtxintxaren kantuak dioen moduan, "Zuk erradazu, ama, zendako ez diren
erortzen lurrera..."

Ongi izan!

Patxi

Euskaltzaindiaren web orrian duzu liburua (Hizkuntza baliabideak >
> Gramatika)
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago