[itzul] ema(i)zkiozu
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Uzt 29, 15:22:41, CEST 2011
Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi.
Aste-bukaera ona pasa.
Xabier
<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2011eko uztren 29a 12:50):
> Nik, jakin, ez dakit zergatik, Xabier. Baina lapurteratik jasotako
> zerbait ei da. 'Dezazun/diezaguzun' erabaki zuten bezala, gipuzkerazko
> 'dezaiguzun' adizkiaren kaltetan (eta Bizkaierazko 'deiguzun' *egin
> errodunaren kaltetan), lapurteratik hartuta. Aditz laguntzaile horren
> kasuan -i- datiboa aurrean doa, baina aginte eran inon ere ez. 'Nori'
> hirugarren pertsona denean ageri den -i- artizkia, 'a-o' bereizteko
> epentetikoa dela esango nuke (emaiok), nahiz eta -i- datiboaren
> oihartzuna izan erdi-mendabaldeko euskaldunarentzat.
>
> Aitzitik, -i- datiboa hirugarren pertsonari lotutako zerbait dela dioen
> horrekin ez nator bat (cf. dizut, zenigun...). Hain zuzen, 'iezaguzu'
> adizkian ez dago hirugarren pertsonarik baina datiboa bai, baina,
> lapurteratik hartuta, hasieran ('i-'), gipuzkerazko moldeko artizkia
> ('-i-') baztertuta ('ezaiguzu'; bizkaierazko 'eiguzu' adizkian ageri
> dena *egin erroarena da: -(g)i-). Beraz, ondorioztatuko nuke: 1.-
> datiboa dagoenean pertsona guztietan dagoela, 2.- ez dagoenean ez
> dagoela, eta hirugarren pertsonan ageri dena ez dela datiboa, epentetiko
> hutsa baino.
>
> Goikoa berriketarako esandakotzat hartu, mesedez; euskaltzainek esan
> beharko baitute benetan zergatik.
>
> Bestalde, euskaltzain hura zoli ibili zen nik eskatutakoarekin, nahiz
> eta ni ez konturatu. Orain esan dezaket nori eskatu nion, Patxi
> Uribarreni.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Xabier Aristegieta
> Bidaltze-data: osteguna, 2011.eko uztailak 28 14:43
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] ema(i)zkiozu
>
> Inork ba al daki "esadazu", "emadazu", "emaguzu" eta horrelakoen "i"rik
> eza
> zein argudiotan oinarritzen den?
>
> Xabier
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> uztren 28a 14:30):
>
> > emazkiozu
> >
> > "emaiozu" eta "emaiezu" singularreko formetan bakarrik agertzen da
> -i-.
> >
> > Gainerakoetan, ez: "emadazu", "emaguzu" eta abar. Eta berdin "esadazu"
> eta
> > beste (kosta zitzaidan ikastea...).
> >
> > http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf
> >
> >
> >
> > 2011/7/28 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
> >
> > > "emaiozu", zer objektu pluralarekin, nola da: "emaizkiozu" ala
> > "emazkiozu"?
> > >
> > > aldez aurretik mila esker.
> > >
> > > x.
> > >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago