[itzul] ema(i)zkiozu

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Uzt 29, 12:50:53, CEST 2011


Nik, jakin, ez dakit zergatik, Xabier. Baina lapurteratik jasotako
zerbait ei da. 'Dezazun/diezaguzun' erabaki zuten bezala, gipuzkerazko
'dezaiguzun' adizkiaren kaltetan (eta Bizkaierazko 'deiguzun' *egin
errodunaren kaltetan), lapurteratik hartuta. Aditz laguntzaile horren
kasuan -i- datiboa aurrean doa, baina aginte eran inon ere ez. 'Nori'
hirugarren pertsona denean ageri den -i- artizkia, 'a-o' bereizteko
epentetikoa dela esango nuke (emaiok), nahiz eta -i- datiboaren
oihartzuna izan erdi-mendabaldeko euskaldunarentzat.

Aitzitik, -i- datiboa hirugarren pertsonari lotutako zerbait dela dioen
horrekin ez nator bat (cf. dizut, zenigun...). Hain zuzen, 'iezaguzu'
adizkian ez dago hirugarren pertsonarik baina datiboa bai, baina,
lapurteratik hartuta, hasieran ('i-'), gipuzkerazko moldeko artizkia
('-i-') baztertuta ('ezaiguzu'; bizkaierazko 'eiguzu' adizkian ageri
dena *egin erroarena da: -(g)i-). Beraz, ondorioztatuko nuke: 1.-
datiboa dagoenean pertsona guztietan dagoela, 2.- ez dagoenean ez
dagoela, eta hirugarren pertsonan ageri dena ez dela datiboa, epentetiko
hutsa baino.

Goikoa berriketarako esandakotzat hartu, mesedez; euskaltzainek esan
beharko baitute benetan zergatik.

Bestalde, euskaltzain hura zoli ibili zen nik eskatutakoarekin, nahiz
eta ni ez konturatu. Orain esan dezaket nori eskatu nion, Patxi
Uribarreni.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Xabier Aristegieta
Bidaltze-data: osteguna, 2011.eko uztailak 28 14:43
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ema(i)zkiozu

Inork ba al daki "esadazu", "emadazu", "emaguzu" eta horrelakoen "i"rik
eza
zein argudiotan oinarritzen den?

Xabier

Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
uztren 28a 14:30):

> emazkiozu
>
> "emaiozu" eta "emaiezu" singularreko formetan bakarrik agertzen da
-i-.
>
> Gainerakoetan, ez: "emadazu", "emaguzu" eta abar. Eta berdin "esadazu"
eta
> beste (kosta zitzaidan ikastea...).
>
> http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf
>
>
>
> 2011/7/28 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>
> > "emaiozu", zer objektu pluralarekin, nola da: "emaizkiozu" ala
> "emazkiozu"?
> >
> > aldez aurretik mila esker.
> >
> > x.
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago