[itzul] Romaní eta caló
Ander Altuna-UEU
a.altuna a bildua ueu.org
Ost, Eka 15, 10:56:34, CEST 2011
Wikipediaren arabera,"kaloa Europa hegoaldeko ijitoen hizkuntza da,
romaniaren dialektoa. Iberiar penintsulan hitz egiten da batez ere.
Jatorrizko hizkuntzaren elementuak gordez, gaztelaniaren edo katalanaren
zenbait hitz eta, batik bat, euren gramatika bereganatu ditu".
Beste alde batetik, "Munduko hizkuntzen izenak euskaraz" (Patxi Juaristi
Larrinaga, Andoni Barreña Agirrebeitia, Belen Uranga , Itziar Idiazabal
Gorrotxategi, Estibalitz Amorrortu Gomez (/Uztaro /54, 2005)
<http://www.uztaro.com/hemeroteka_bil.html?modulo=hemeroteka_bil&izenburua=munduko&egilea=&jk=-1&modulo=hemeroteka_bil>)
izeneko artikuluan, salbuespen hau proposatu zuten egileek:
3.6. Ondoko salbuespena egitea ere erabaki da: Europan zehar bizi diren
ijitoen hizkuntza, nazioartean hainbat heteroglotonimoren bidez
ezagutzen dena (gipsy, rromani eta abar), euskaraz ijitoera izendatzea;
izan ere, erromintxela euskal terminoa, soilik Euskal Herrian ijitoek
erabili duten hizkera izendatzeko gordetzeak zuzenagoa dirudi eta.
az., 2011.eko ekaren 15a 09:45(e)an, Mendiola Agirre, Aitzol
(Euskarabidea)(e)k idatzi zuen:
> Egun on:
>
> "Romaní" eta "caló" euskaratu beharra egokitu zaigu. "romaní" hitzerako, Euskalterm-en "caló" eta "romaní" batera datozkigu, eta biendako "ijitoen hizkuntza edo ijitoera" ematen digu. Elhuyarrek "romaní" ez dakar, eta "caló" esateko "ijito-hizkera" ematen du. Baita Zehazki-k ere. Euskaltzaindiaren arauetan ez dator, ezta Hiztegi Batuan ere.
>
> Hauxe guk dakiguna:
>
> 1.- "Romaní", ijito herriaren (rom) hizkuntza da. Bere horretan ematen dute frantsesez, ingelesez, alemanez, italieraz....
> 2.- "Caló", Europako hegoaldeko "Romaní" hizkuntzaren aldaera da (Euskal Herriko aldaerak erromintxela zuen izena).
>
>
> Eta hona zalantzak:
>
> 1.- "Romaní" emateko zer da egokiena, "romania", "erromania" ala "ijitoen hizkuntza"?
> 2.- "Caló" emateko zer da egokiena, "caloa", "kaloa", ala beste zerbait?
>
> Mila esker, aldez aurretik, zuen laguntzagatik.
>
> Aitzol Mendiola
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago