[itzul] Lan-eskaintza

Libe Arenaza larenaza a bildua edebe.net
Ost, Eka 15, 14:57:31, CEST 2011



Kaixo:

Zerrenda hau lan-agentzia bat ez dela badakigun arren, Giltza
argitaletxearen eskaintzaren berri eman nahi dizuegu, kideren batek interesa
izan dezakeelakoan:

Hiru pertsona behar ditugu, argitaletxeak Bilbon duen bulegoan lan egiteko.
Kontratuak sei hilabetekoak izango dira, baina luzatzeko aukera ere izango
da.

Kontratatutakoek Euskara eta Literatura ikasteko eta irakasteko materialekin
zerikusia duten hainbat zeregin izango dituzte: proiektuak eta programazioak
diseinatzea, testuak sortzea, zuzentzea, itzultzea, kudeatzeaŠ Horregatik,
beharrezkoa da euskara irakasten eta horretarako materialak sortzen
eskarmentua izatea.

Euskal Filologia edo Lehen Hezkuntzako Irakasle edo Pedagogia tituluak
balioetsiko dira. Gainera, aintzat hartuko da maketatzeko programak
erabiltzen jakitea.

Hautagaiek azterketa idatzi bat egingo dute (unitate didaktiko bat
diseinatu, testu bat zuzendu, itzuliŠ).

Bidali curriculuma helbide honetara, ekainaren 21a baino lehen:

giltza a bildua edebe.net 

Argitaletxean curriculumak aztertutakoan, e-mailez edo telefonoz egingo da
azterketarako deia.

Mila esker

Libe Arenaza







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago