[itzul] kaleko/*kalez/kale jantzita

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Eka 16, 14:57:25, CEST 2011


M-15 mugimendukoek edo haien errauskinek Bartzelonan poliziaren laguntzarekin sortu dituzten istiluak direla eta, istiluok "kalez jantzitako" poliziek sortu ei dituztela entzun dut irratian.

Kalea gai edo material bat ez denez, zeta, kotoia edo lihoa badiren bezala, 'zetaz jantzita' esan liteke, baina 'kalez jantzita' ez. Kalearen materiala galipota bada, 'galipotez jantzita' esan liteke, baina ez dut uste poliziok hala zeudenik.

Praketan espaloia, alkandoran galtzada eta buruan, esate baterako, farola bazeukaten, orduan, 'kale jantzita' zeuden, baina ez dut uste hala zebiltzanik ere.

Azkenik, uniformerik gabe, inork ez ezagutzearren, besteon moduan jantzita esan nahi bada, 'kaleko jantzita' esaten da hori euskaraz.

Ondo ibili,

Jon Agirre
Bizkaia

"Dios cornudo" mezuari erantzunez bidaltzen dut, bestela helarazterik ez dudalako. Barkatu gero bilaketak zailtzen baditut.


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: osteguna, 2011.eko ekainak 16 14:22
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Dios cornudo

Aker, letra larriz.

Jon

Lehenago bidali dudan mezu bat oraindik ez da heldu.



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidaltze-data: osteguna, 2011.eko ekainak 16 12:32
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Dios cornudo

Beste kontu bat. Hara esaldi hau:

"El 'Sumo Sacerdote' inglés de las brujas, Alex Sanders (que aparece con 
una túnica blanca) oficia la boda. Detrás, una persona con una máscara 
representa al 'Dios Cornudo'."

Ez dakit nola jokatu 'Dios Cornudo' horrekin.

Jainko adardun

ala, zuzenean

Deabru

Zer iruditzen zaizue?

Joxemari



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago