[itzul] Dios cornudo
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Eka 17, 11:51:30, CEST 2011
Izen berezia delakoan esan dut letra larriz, baina hiztegi entziklopedikoan letra xehez dakar "aker" (Euskal mitologiako jeinu edo deabrua. Sorgin-batzarretan sorginak doktrinatzen ditu eta berauen gurtza eta zerbitzuak jasotzen ditu. Kristau-erlijioaren kontrako jarrera eta irakasbideak ditu, eta bere jarraitzaileek kristautasunari uko egin behar diote. Itxurari dagokionez, ez dago bateratasunik.)eta letra larriz "Akerbeltz" (Euskal mitologiako jeinua; aker beltzaren itxura hartzen du. Mariren zenbait ezaugarri ditu; ardurapean dituen animalienganako eragin ona eta sendatzeko gaitasuna du. Heriotza-sinbolotzat hartu ohi zenez, abereak gaixotasunak jo ez zitzan ukuilu guztietan aker beltza hazi ohi zen. Astelehen, asteazken eta ostiral gauetan sorginek Akelarren gurtu ohi zuten). Dena dela ez dakit ordain hauek etnikoegiak diren ala orokortzat har daitezkeen.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidaltze-data: osteguna, 2011.eko ekainak 16 18:23
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Dios cornudo
Mila esker Jon.
Zergatik letra larriz?
Joxemari
16/06/2011 14:21(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
> Aker, letra larriz.
>
> Jon
>
> Lehenago bidali dudan mezu bat oraindik ez da heldu.
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
> Bidaltze-data: osteguna, 2011.eko ekainak 16 12:32
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: [itzul] Dios cornudo
>
> Beste kontu bat. Hara esaldi hau:
>
> "El 'Sumo Sacerdote' inglés de las brujas, Alex Sanders (que aparece con
> una túnica blanca) oficia la boda. Detrás, una persona con una máscara
> representa al 'Dios Cornudo'."
>
> Ez dakit nola jokatu 'Dios Cornudo' horrekin.
>
> Jainko adardun
>
> ala, zuzenean
>
> Deabru
>
> Zer iruditzen zaizue?
>
> Joxemari
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago