[itzul] Rastro de migas
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Al, Eka 20, 10:27:42, CEST 2011
Egun on,
Ba informatikako testua izanagatik, hain erreferente ipuin-tankerakoa
erabili duenez egileak, horixe bera egingo nuke nik ere, beldurrik gabe.
Hansel eta Gretelen euskarazko bertsioren bat hartu, ea nola erabili
duten esapide hori, edo zuk zeuk asmatu. Adibidez, papur-arrastoa.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Arrate Unzueta
Bidaltze-data: lunes, 20 de junio de 2011 10:20
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Rastro de migas
Nola itzuliko zenukete "rastro de migas"? informatikako testu batean
agertu
zait. Nabigazioaren ondoren, zein orrialdetan sartu garen adierazteko
erabiltzen da.
Eskerrik asko,
Arrate
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago