[itzul] Okindegia eta kafe-dastalekua???
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Al, Eka 27, 11:56:03, CEST 2011
Nik hizkuntzazko eragozpenik ez diot ikusten. Baina ez dakit
"kafe-dastaleku" hori hola ematea zenbateraino den beharrezkoa. Erdaraz,
<panadería y degustación> den hori zer da? Okindegi bat, ogia, opilak,
pastelak eta kidekoak saltzen dituena, eta, gainera, kafea, pastelak eta
bertan har daitekeena? Hala bada, nahikoa izan liteke, eta normalagoa,
<Okindegia eta kafetegia> (edo <okindegi-kafetegia).
Esan nahi dut erdal "degustación" hori, beharbada, bere horretan itzuli
beharrik ez dagoela. Litekeena da jabeak "dastaleku" nahiago izatea,
dotoreago-edo iritzita, edo litekeena da legez bereizi beharra izatea eta
<kafetegi> ezin erabiltzea, baina elkarrizketa normal batean horri, benetan,
<kafe-dastalekua> esango al dio inork?
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2011/6/27 Izaskun Salsidua Onandia <isalsidua a bildua hotmail.com>
>
> "Okindegia eta kafe-dastalekua" ontzat emango zenukete??? edo
> alderantziz...
>
>
>
> > Date: Mon, 27 Jun 2011 10:13:14 +0200
> > From: traductores.14407 a bildua vitoria-gasteiz.org
> > To: itzul a bildua postaria.com
> > Subject: [itzul] Vancouver protocol. Who age-friendly cities project,
> methodology
> >
> >
> >
> > Kaixo, egunon...
> >
> > Adineko pertsonekin Ba al dakizue dokumentu hori
> > (
> http://www.who.int/ageing/publications/Microsoft%20Word%20-%20AFC_Vancouver_protocol.pdf
> )
> > euskaratuta ba ote dagoen? Bila saiatu naizen arren, ez dut euskaraz
> > aurkitu (gaztelaniaz bai).
> >
> > Eskerrik asko aldez aurretik
> >
> > Mario Unamuno
> >
> >
> >
> >
> >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago