[itzul] 2º curso de Grado Elemental

Iriarte Oyaga Miren miren.iriarte a bildua pamplona.es
Al, Mar 7, 15:04:59, CET 2011


Egun non, 
Musika-eskolako testuetan, arazoa sortu zaigu horrelako "mailak" euskaraz adierazteko.
"2º curso" esateko "2. maila" erabiltzen dugu, eta "Grado Elemental" esateko, "Oinarrizko maila". Baina, orduan, "Oinarrizko mailako 2. maila" daukagu. Gauza bera "Grado medio"-rekin: Erdi mailako 3. maila. Edo "Goi mailako 2. maila".
"Gradu" hitza baliatzea pentsatu dut (unibertsitateko ikasketei, esate baterako, "graduko" ikasketak esaten zaie orain, ezta?), baina ez dut inon aurkitu "Oinarrizko graduko 1. maila", "Erdiko graduko 3. maila", "Goi graduko 2. maila" eta horrelakorik.
Nola erabiltzen duzue zuek (erabiltzen baduzue...)? Beste proposamenik?
Mila esker
Miren Iriarte



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago