[itzul] % ikurra zenbakiaren aurrean nola jarri
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
As, Mar 8, 20:27:29, CET 2011
Gotzon Egiaren "Aurkitu eta ordeztu aurreratua MS Word testu
trataeran" (Senez, 23, 2001).
http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/20011101/egia
(Ezkerreko zutabean klikatzeko moduan agertuko da).
7.1 Ehunekoaren ikurra
Adibide errazena ehunekoaren ikurra da. Jakina dugu itzulgai batean
zenbakiak asko baldin badira, onena berriro idatzi behar ez izatea
dela: jatorrizkotik hartzea, dauden-dauden, errazagoa eta batez ere
ziurragoa da, zenbakiak berridazterakoan akatsez ohartzea neketsua
baita. Beraz, jo dezagun zenbaki multzo handia dugula, ehunekotan
emana (estatistika gaietan, adibidez). Nola ekarri zenbakiaren aurrera
ehunekoaren ikurra (%), aldi berean ikurraren eta zenbakiaren artean
banaezinezko letragune zuria ipinita? Izan ere, nire ustez ehuneko
ikurra eta zenbakia berezi egin behar dira, baina beti ere
banaezinezko hutsarte batez bereiztea komeni da, bestela lerro
amaieratan-eta, ikurra eta zenbakia aldendurik geldi daitezke. Hona
hemen.
Eman dezagun adibide bat:
23%
58,3%
0,1%
117%
202,2%
Lehenik, balio dezimala duten zifrak ordeztuko ditugu:
Aurkitu hau:
([0-9]{1;}),([0-9]{1;})(%)
Ordeztu honekin:
\3^s\1,\2
Horrek esan nahi du: aurkitu edozein zenbaki tarte [0-9], gutxienez
behin errepikatzen dena{1;}, segidan koma batez berezirik beste
horrenbestekoa duena, eta segidan ehuneko ikurra duena. Parentesiak
erabilita, hiru multzotan banatu ditugu: komaren aurrekoa, komaren
ondorengoa, ikurra. Horrela, ordezterakoan erabaki dugu lehenengo
lekuan jartzea ikurra (\3), eta atzetik zenbakia dezimalekin (\1,\2).
Gure adibideko zenbakiak era honetan geldituko dira:
23%
% 58,3
% 0,1
117%
% 202,2
Bigarrenik, balio dezimalik gabekoak ordeztuko ditugu:
Aurkitu hau:
([0-9]{1;})(%)
Ordeztu honekin:
\2^s\1
Eta gure adibideko zenbakiak guztiz ongi geldituko dira:
% 23
% 58,3
% 0,1
% 117
% 202,2
2011/3/8 maria <maria2 a bildua euskalnet.net>:
>
> egun on,
> testu batean % ikur piloa daukat eta zenbakiaren atzetik aurrera automatikoki emateko modurik ote dagoen jakin nahiko nuke.
> Iruditzen zait inoiz idatzi duela inork gai horri buruz Itzulen baina han bilatu arren ez dut ezer aurkitu.
> Eskerrik asko aldez aurretik,
> Maria
>
>
> MARIA COLERA INTXAUSTI
> itzultzailea · interpretea
> Diploma in Translation (CIOL)
> Master in Conference Interpreting
> euskara · castellano · english · catalą
> 688657057 / mariacolera a bildua gmail.com
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago