[itzul] Liechtestein / Liechtenstein

MUSDEH a bildua terra.es MUSDEH a bildua terra.es
Ost, Mar 9, 15:18:55, CET 2011


Ohikoa izaten da akats hori (ez dut pentsatu nahi ezein Euskaltzainek ezjakintasunez egin zuenik); gauza bera agitzen da Frankenstein,  zenbait liburutan ere Frankestein, jende askok ahoskatzen duen bezalaxe, ageri izan baita. (Eta berdin "kostituzioa" eta gisakoak, baina hori beste kontu bat da, noski, gaztelaniaz trans- eta subs- kasik desagertzeko zorian baitaude, pittin bat handira joaz).

Mikel




----Mensaje original----
De: elhuyar a bildua gmail.com
Fecha: 09/03/2011 14:49
Para: <a.altuna a bildua ueu.org>, "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Liechtestein / Liechtenstein

Euskaltzaindiak 1995ean munduko estatu-izenen araua eman zuenean (38.
araua), "Liechtestein" eman zuen. Akats ortografikoa izan zen. 2007an araua
zuzendu, berritu eta eguneratu zuenean, akatsa konpondu eta "Liechtenstein"
(eta, ondorioz, "liechtensteindar") eman zuen.
1995etik 2007ra bitartean, beraz, "Liechtestein" eta "liechtesteindar" ageri
zen Euskaltzaindiaren arauan.

Eta, oso txintxoak garenez, "Euskaltzaindiak esana = Jainkoak esana"
ekuazioak funtzionatu zuen, eta "amen" egin zuten, egin genuen. Horregatik
agertzen da "Liechtestein" Berriaren estilo-liburuan edo Euskaltermen.
Gainera, inork akatsa ote zen zalantza eginez gero, "liechtesteindar"
aurkituko zuen Hiztegi Batuan. Hau da, Euskaltzaindiaren bi arautan agertzen
zen, eta bietan berdin. Beraz, "ez da akatsa izango, nahita hala arautua
baizik" pentsatzea da normalena. Kontua da Hiztegi Batura zuzenean eta
automatikoki sartu zirela estatuen arauan agertzen ziren herritarren izen
guztiak. Horregatik, 38. arauan zegoen akatsa errepikatu egin zen Hiztegi
Batuan.

2007an estatuen araua (38. araua) berritu zen, baina geroztik Hiztegi Batuan
eta Euskaltermen hori ez da eguneratu; eta Berriaren estilo-liburua 2006koa
da, araua zuzendu aurretikoa alegia.

Alfontso Mujika


2011/3/9 Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>

> Zein da herrialde horren izena?
>
> Hiztegi Batua: liechtesteindar (herritarra)
>
> Euskaltzaindiaren 38. araua (MUNDUKO ESTATU-IZENAK, HERRITARREN IZENAK,
> HIZKUNTZA OFIZIALAK ETA HIRIBURUAK):  Liechtenstein,
> Liechtensteingo Printzerria; liechtensteindar
>
> Elhuyar: Liechtenstein, liechtensteindar
>
> Euskalterm: Liechtestein
>
> Berria egunkariaren  estilo-liburua: Liechtestein, liechtesteindar
>
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago