[itzul] Turismo perdurable

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
Ast, Mar 17, 18:58:21, CET 2011


Karlos, ez kritika gisa har, baina "esangura baterako hartuta dagoenez" 
esapideak umetako jolas giroa dakarkit gogora... Ematen du gaurko modari 
segika atera dutela orain "perdurable" hori, kontzeptu argiak hitz bakar 
baten atzean iluntzekoa edo...
Iraunkor dela eta, behin "hartuta" dagoelarik, ezin al da beste 
ezertarako erabili, nahiz eta egokiena, agian, bera izan?

Nik sostenible esateko beste era bat proposatzen dut: iraunbideko. Honek 
aukera asko lemaizkiguke, nire ustez: izen gisa, zerbaiten iraunbidea 
edo iraunbideak, plurala behar izanez gero. Iraunbidekotasuna erabil 
liteke, iraunbidera ekarri, iraunbidetik aldendu, iraunbideko. 
"Arquitectura sostenible" ez litzateke gehiago hain paradoxikoa: 
arkitektura iraunkorra (hala ez balitz beti, a zer beldurra lurrikara 
kasuan...). Gainera, kontzeptu urrunagoak adierazteko balio izanen luke: 
iraunbideko kafea, iraunbideko garraioa, iraunbideko ekonomia.

Googlen ikus daitekeenez, erabili izan da zentzu horretan, eta beste 
-bide batzurekin alderagarria da: bizibidea, irtenbidea (solución), 
zuzenbidea...

Iritzirik?

Mikel

al., 2011.eko marren 14a 11:54(e)an, karlos del_olmo(e)k idatzi zuen:
> Iraunkor beste esangura baterako hartuta dagoenez,  luzaroko? Baina
> gaztelanaizko hainbat  testuinguru aztertuta, "turismo perdurable"
> ingelesezko "sustainable tourism"en sinonimotzat darabiltela dirudi.
>
>
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago