[itzul] % ikurra zenbakiaren aurrera nola ekarri

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Or, Mar 18, 10:13:29, CET 2011


Egun on, Ainhoa:

Word programako bilaketa batean ondorengo formula honek bere lana egiteko,

    ([0-9]{1;}),([0-9]{1;})(%)

ezinbestekoa da bilaketa leihoan «Gehiago» sakatu eta «Erabili komodinak»
aktibatzea.



Beste formula honetan, berriz,

    (^#^#,^#)(%)

nahasita dituzu elkarrekin erabil ezin daitezkeen bi aukera:

- Adierazpen erregularrak
(http://eu.wikipedia.org/wiki/Adierazpen_erregular), Word programan
«komodinak» izena dutenak. Parentesi horiek bere lana egiteko, «komodinak»
aktibatuta izan behar dituzu.

- Word programako bilaketa arrunteko zenbakien ikurra: ^#. Ikur hori ez
dabil bilaketan «komodinak» aktibatuta baldin badituzu.


Beraz, edo bata, edo bestea:

- edo «komodinak» aktibatu eta parentesiak erabiltzen dituzu,

- edo «komodinak» ez aktibatu (berez, desaktibatuta izaten dira; behar
izanez gero zeuk aktibatu behar dituzu, berariaz) eta ^# ikurra erabiltzen
duzu.


Baliagarri izango zaizulakoan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
<aixe a bildua ctv.es>



--------------------------------------------------
From: "Ainhoa C. Hualde" <a_c_hualde a bildua yahoo.es>
Sent: Friday, March 18, 2011 9:26 AM
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] % ikurra zenbakiaren aurrera nola ekarri

(Barkatu bittan jaso baduzue mezu hau)



Egun on, itzulkideok!



Aurrekoan adierazitako formula ([0-9]{1;}),([0-9]{1;})(%) ez dabil, nirean
ez behintzat (Office 07).

Hau sartuta: ^#^#,^#% (hau da, edozein zenbaki+edozein zenbaki+,+edozein
zenbaki+%), badabil,

        baina elementuak bereizteko parentesiak jartzen badizkiot
(^#^#,^#)(%), kale egiten du berriz.

Parentesi artean formularik ezin erabil daitekeela pentsatzen hasia nago.



Laguntzerik bai?



Esker mile, aurrez.



Ainho 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago