[itzul] Kooperatiba Sozietatea- laburdura
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 4, 12:01:36, CEST 2011
Euskaltermen hau aurkituko duzu (Euskaratik sartuta egin behar da bilaketa,
eta ez erdaratik, laburtzapenen hiztegian laburdurek ez baitute erdal
formarik):
eu Kooperatiba Sozietate (forma osoa)
Koop. S. (forma laburra)
Aparte eztabaidatzekoa litzateke ea euskaraz horiek siglatzat ala
laburduratzat hartu behar diren. <S.A.> gabe, <SA> ematea iruditzen zait
egokiena euskararako, katalanez bezala adibidez. Gainera, horrelakoak
askotan deklinatu egin behar izaten dira, eta hor sortzen da beste arazotxo
ortotipografiko bat, estilo aldetik badirudielako hobe dela laburdura
orokorrak ez deklinatzea. Kontua da, horretara jarrita, <SA> oso sigla
normala dela baina <SKoop> nekez onar genezake siglatzat, eta, orduan,
"benetako" sigla estandar bat asmatu beharko genuke (<SK>, adibidez), eta
hor hasten zaizkigu gauzak korapilatzen.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2011/5/4 Naiara Ibero Ibero <ointxo a bildua hotmail.com>
>
> Kaixo, zalantza txiki bat sortu zait "Sociedad Cooperativa" terminoari
> dagokion laburdura ematean.
>
> Euskaraz "Kooperatiba Sozietate" gisa ematen da, baina aurkitu dudan
> laburdura "Koop. Elk." da eta ez espero nuen "Koop. S.".
>
> Norbaitek ba al daki honi buruz zertxobait gehiago? hori al da laburdura
> egokia?
>
> aldez aurretik esker mila.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago