[itzul] Kooperatiba Sozietatea- laburdura
Naiara Ibero Ibero
ointxo a bildua hotmail.com
Ost, Maiatza 4, 12:24:23, CEST 2011
Mila esker.
Deklinatzeari dagokionez, ni laburtzapen gisa hartu dut Koop. S. (hala idatzi dut ere bai) eta beraz euskaltzaindiak dioenari jarraitu diot. Hala ere, ados nago eta ez da batere gai argia.
Euskaltzaindia: "Laburbilduz, puntua daramaten laburtzapenetan egoki dirudi deklinabide-
atzizkia marratxorik gabe lotzeak (or.etako). Punturik gabe eta letra
xeheaz, zenbakiez edo zeinuez bukatzen diren laburtzapenetan, egokiago
dirudi deklinabide-atzizkia marraz bereizita idazteak (8 cm-ko, 4 km2-ko,
COraren). Komenigarri dirudi letra larri batez edo batzuez osoturiko sinboloak
ere deklinabide-atzizkitik marratxo batez banatzeak, dagoen bezala
irakurri behar den atzizkia eta irakurketa berezia eskatzen duen sinboloa
bereizita uzteko.
Azkenik, siglak marratxorik gabe lotu ohi zaizkio deklinabide atzizkiari
(UZEIri); salbuespena k letraz bukatzen diren siglak k letraz hasten den
deklinabide-atzizki bati lotzen zaizkionean azaltzen da. Kasu honetan gomendagarria
litzateke marratxoa (AEK-k). Modu berean, marratxoa behar
da siglak dituen testu osoa letra larriaz idatzita dagoenean, egunkarien titularretan
adibidez."
> Date: Wed, 4 May 2011 12:01:36 +0200
> From: elhuyar a bildua gmail.com
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Kooperatiba Sozietatea- laburdura
>
> Euskaltermen hau aurkituko duzu (Euskaratik sartuta egin behar da bilaketa,
> eta ez erdaratik, laburtzapenen hiztegian laburdurek ez baitute erdal
> formarik):
>
> eu Kooperatiba Sozietate (forma osoa)
> Koop. S. (forma laburra)
>
> Aparte eztabaidatzekoa litzateke ea euskaraz horiek siglatzat ala
> laburduratzat hartu behar diren. <S.A.> gabe, <SA> ematea iruditzen zait
> egokiena euskararako, katalanez bezala adibidez. Gainera, horrelakoak
> askotan deklinatu egin behar izaten dira, eta hor sortzen da beste arazotxo
> ortotipografiko bat, estilo aldetik badirudielako hobe dela laburdura
> orokorrak ez deklinatzea. Kontua da, horretara jarrita, <SA> oso sigla
> normala dela baina <SKoop> nekez onar genezake siglatzat, eta, orduan,
> "benetako" sigla estandar bat asmatu beharko genuke (<SK>, adibidez), eta
> hor hasten zaizkigu gauzak korapilatzen.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> 2011/5/4 Naiara Ibero Ibero <ointxo a bildua hotmail.com>
>
> >
> > Kaixo, zalantza txiki bat sortu zait "Sociedad Cooperativa" terminoari
> > dagokion laburdura ematean.
> >
> > Euskaraz "Kooperatiba Sozietate" gisa ematen da, baina aurkitu dudan
> > laburdura "Koop. Elk." da eta ez espero nuen "Koop. S.".
> >
> > Norbaitek ba al daki honi buruz zertxobait gehiago? hori al da laburdura
> > egokia?
> >
> > aldez aurretik esker mila.
> >
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago