[itzul] Kooperatiba Sozietatea- laburdura

Xabier Armendaritz (Aixe, S.L.) aixe a bildua ctv.es
Ost, Maiatza 4, 19:07:06, CEST 2011


Kontuan izan, Naiara, aipatu duzun testua ez dela Euskaltzaindiarena, zuk 
esan bezala, baizik eta Igone Zabala Unzalurena (Euskal Herriko 
Unibertsitateko irakaslea).

Euskaltzaindiak testu hori argitaratu besterik ez du egin, hemen:

<http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/49981.pdf>

Begiratu arina emanda, guztiz interesgarria eta ongi egina dirudi, patxadaz 
irakurtzea merezi izango duelako itxura osoa du, eskerrik asko.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>




--------------------------------------------------
From: "Naiara Ibero Ibero" <ointxo a bildua hotmail.com>
Sent: Wednesday, May 04, 2011 11:24 AM
To: "ITZUL" <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Kooperatiba Sozietatea- laburdura


Mila esker.

Deklinatzeari dagokionez, ni laburtzapen gisa hartu dut Koop. S. (hala 
idatzi dut ere bai) eta beraz euskaltzaindiak dioenari jarraitu diot. Hala 
ere, ados nago eta ez da batere gai argia.

Euskaltzaindia: "Laburbilduz, puntua daramaten laburtzapenetan egoki dirudi 
deklinabide-
atzizkia marratxorik gabe lotzeak (or.etako). Punturik gabe eta letra
xeheaz, zenbakiez edo zeinuez bukatzen diren laburtzapenetan, egokiago
dirudi deklinabide-atzizkia marraz bereizita idazteak (8 cm-ko, 4 km2-ko,
COraren). Komenigarri dirudi letra larri batez edo batzuez osoturiko 
sinboloak
ere deklinabide-atzizkitik marratxo batez banatzeak, dagoen bezala
irakurri behar den atzizkia eta irakurketa berezia eskatzen duen sinboloa
bereizita uzteko.
Azkenik, siglak marratxorik gabe lotu ohi zaizkio deklinabide atzizkiari
(UZEIri); salbuespena k letraz bukatzen diren siglak k letraz hasten den
deklinabide-atzizki bati lotzen zaizkionean azaltzen da. Kasu honetan 
gomendagarria
litzateke marratxoa (AEK-k). Modu berean, marratxoa behar
da siglak dituen testu osoa letra larriaz idatzita dagoenean, egunkarien 
titularretan
adibidez."

> Date: Wed, 4 May 2011 12:01:36 +0200
> From: elhuyar a bildua gmail.com
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Kooperatiba Sozietatea- laburdura
>
> Euskaltermen hau aurkituko duzu (Euskaratik sartuta egin behar da 
> bilaketa,
> eta ez erdaratik, laburtzapenen hiztegian laburdurek ez baitute erdal
> formarik):
>
> eu Kooperatiba Sozietate (forma osoa)
> Koop. S. (forma laburra)
>
> Aparte eztabaidatzekoa litzateke ea euskaraz horiek siglatzat ala
> laburduratzat hartu behar diren. <S.A.> gabe, <SA> ematea iruditzen zait
> egokiena euskararako, katalanez bezala adibidez. Gainera, horrelakoak
> askotan deklinatu egin behar izaten dira, eta hor sortzen da beste 
> arazotxo
> ortotipografiko bat, estilo aldetik badirudielako hobe dela laburdura
> orokorrak ez deklinatzea. Kontua da, horretara jarrita, <SA> oso sigla
> normala dela baina <SKoop> nekez onar genezake siglatzat, eta, orduan,
> "benetako" sigla estandar bat asmatu beharko genuke (<SK>, adibidez), eta
> hor hasten zaizkigu gauzak korapilatzen.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> 2011/5/4 Naiara Ibero Ibero <ointxo a bildua hotmail.com>
>
> >
> > Kaixo, zalantza txiki bat sortu zait "Sociedad Cooperativa" terminoari
> > dagokion laburdura ematean.
> >
> > Euskaraz "Kooperatiba Sozietate" gisa ematen da, baina aurkitu dudan
> > laburdura "Koop. Elk." da eta ez espero nuen "Koop. S.".
> >
> > Norbaitek ba al daki honi buruz zertxobait gehiago? hori al da laburdura
> > egokia?
> >
> > aldez aurretik esker mila.
> >
 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago