[itzul] Foru-hauteskundea?

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
As, Maiatza 10, 23:37:53, CEST 2011


Beste gai bat, bidenabar:
Beti duda sortu izan dit "hauteskundeak" esan izanak euskaraz; -kunde 
atzizkia kontzeptu asbtraktu eta jasotarako erabiltzen baita, eta , 
zergatik sortu ote zen hauteskundeak, pluralean, eta ez singularrean? Ba 
al da -kunde atziakiaren beste erabilera pluralik? Ez ote da gertatzen 
"Merkealdiak" kartela jartzen dutenean bezala, hots, gaztelaniaz plurala 
denez, guk ere mimetismo merkez pluralera jotzen dugula?
Gogoetatxo bat, besterik ez.

ar., 2011.eko mairen 10a 10:03(e)an, Garikoitz Etxebarria(e)k idatzi zuen:
>  Euskeraz Irratietan dihardute  gora ta behera, hauteskundeen  
> gainean, baina ez dira  "foralak" inondik inora, batzar nagusietarako 
> hauteskundeak baino.
>
> Batzar-nagusietarako ( batzar-nagusiak  edo batzarkideak hautatzeko )  
> hauteskundeak dira,   eta eurak, batzar-nagusiak  izan dira, dira 
> forutasunaren ardatz,  gaztelaniaz -/ foralidad/-   eta orduko sistema 
> politikoaren azken  hondarra,  baina benetako erabakitzeko ahalmen  
> barik.
>
> Orain ordea,  batzar-nagusiak  benetako  legebiltzar dira, batzun 
> gogoko   izan ez  arren.
>
>
> Garikoitz




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago