[itzul] Aceite de fritanga

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Maiatza 23, 14:59:34, CEST 2011


Egia esateko, nik "fritanga" nire inguruan aditu izan dudan guztietan,
gutxiespen-zentzuz erabilita egon izan da. DRAEn begiratuta, ordea, ikusten
da ez duela zertan esanahi hori izan.

Ez dakit atrebentzia handia ote litzatekeen "frijitolio" proposatzea, baina,
tira.

Bestalde, eta frijitzeaz ari garela, burura datorkit (bitxikeria gisa
kontatzen dut) Zarauzko jatetxe baten euskarazko menuan irakurri nuela,
"fritos" esateko, "fritaketak". Eta aitortu behar dizuet hitza gustatu
zitzaidala. "Fritaketak". Beharbada ez da oso modu txukunean eraikitako
hitza, baina badauka halako eufonia bat, eta irizpide hori ere kontuan hartu
beharrekoa da itzulpenak proposatzean. Izan ere, ez zait iruditzen
Donostiako jatetxe batean behin (orain dela ez hainbeste denbora) irakurri
nuen "bularki arrautzaztatua" jendeak inoiz erabiltzea lortuko denik. Oker
egon naiteke, noski.

"Fritanga" zentzu negatiboan erabili nahi baduzu, bururatzen zaizkidanak
dira (hauek ere beharbada ez oso txukunak; beraz, barkatu berriro
atrebentzia) "frijikeria", "fritakeria", edo horrelakoren bat.

Ba, horiexek nire okurrentziak. Ondo izan.

Xabier


Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.org> igorleak hau idatzi zuen (2011eko mairen
23a 14:17):

> Aceite de fritanga, aceite de fritura usado (ing. used frying oil)...
>
> Euskaraz zelan esango zenukete?
>
> fritanga-olio
> fritura-olio
> frijitu-olio
> frijitzeko olio erabilia
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago