[itzul] Aceite de fritanga
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Al, Maiatza 23, 14:59:49, CEST 2011
Bi oinarri daude hor: <frying oil / aceite de fritura> eta <used oil /
aceite usado>, eta bi horietatik atera behar genuke interesatzen zaigun
terminoa.
Bigarrenak ez du arazorik sortzen: <used oil / aceite usado> = <olio
erabilia>. Beraz, nolako olio erabilia den zehaztu behar dugu.
- <fritanga> ez nuke hartuko, gaztelaniazkoa baino ez baita.
- <fritura> ere ez nuke hartuko, frantsesez <friture> bada ere; orain arte
erabili ez bada, ez dut uste behar dugunik.
- <frijitzeko olio erabilia> zuzena da; beharbada, nahasgarria izan liteke,
ez baitago argi <frijitzeko olio / erabilia> ala <frijitzeko / olio
erabilia> den.
- <frijitu-olio erabilia> aukerak, berriz, <(gauza) frijituen olio erabilia>
esanahia dakarkit lehenengoan.
- <frijitura-olio erabilia> izan liteke, <frijitu> aditzetik ateratzen baita
<frijitura>, baina <frijitura> zer da? Ekintzaren emaitza (eta ez ekintza
bera) dela ulertzen badugu (fijitura: gauza frijituak), <frijitu-olio
erabilia>-ren kasu bera izango da.
- <frijitze-olio erabilia> bururatzen zait, azkenik, <frijitu> ekintzari
lotuagoa; <frijitzeko olio erabilia> baino trinkoagoa eta, beharbada,
zehatzagoa.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2011/5/23 Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>
> Aceite de fritanga, aceite de fritura usado (ing. used frying oil)...
>
> Euskaraz zelan esango zenukete?
>
> fritanga-olio
> fritura-olio
> frijitu-olio
> frijitzeko olio erabilia
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago