[itzul] Aceite de fritanga

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Al, Maiatza 23, 17:07:01, CEST 2011


Testuingururik ez dugunez, ez dakigu, baina Iratxeren bi proposamenak
egokiak izan litezke. Gerta liteke, halaber, testuinguru zehatz batean
egokiak ez izatea.
Adibidez, <sukaldeko olio erabili> guztiak ez dira nahitaez zartaginetik
pasatakoak. Kontserba-poteetako olio erabiliak eta marinatzeko erabiltzen
direnak ere badira <sukaldeko olio erabiliak>, baina ez dira frijitzeko
erabili.
<zartagineko olio erabilia>, alde horretatik, zehatzagoa da. Eragozpenaren
bila hasita, esan genezake sukalde industrialetan frijiontziak eta
frijigailuak erabiltzen direla, eta ez zartaginak. Baina, esan bezala,
testuinguruak eta erabilera-esparru zehatzak argituko dute aukera horien
egokitasuna.


2011/5/23 GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE <goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com>

> Lankide bategaz berba eginda, beste burutazio bat: SUKALDEKO OLIO ERABILIA.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE
> Enviado el: lunes, 23 de mayo de 2011 15:25
> Para: 'a.altuna a bildua ueu.org'; 'ItzuL'
> Asunto: Re: [itzul] Aceite de fritanga
>
>
> Eta 'frijitu'-tik aldenduta?
>
> "Zartagin(eko) olio erabilia"
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Ander Altuna-UEU
> Enviado el: lunes, 23 de mayo de 2011 14:17
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Aceite de fritanga
>
>
> Aceite de fritanga, aceite de fritura usado (ing. used frying oil)...
>
> Euskaraz zelan esango zenukete?
>
> fritanga-olio
> fritura-olio
> frijitu-olio
> frijitzeko olio erabilia
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago