[itzul] LABURTZAPENAK: Escalera exterior, interior, centro...
Errea Cleix Inma
i.errea a bildua pamplona.es
Ost, Maiatza 25, 09:49:01, CEST 2011
Esker mila, Joseba, baina dudan arazoa bestelakoa da: bi hizki baino ezin ditut eman, eta letra larriz (hala baitago gaztelaniaz). Eta baldintza horietara hurbiltzen den "aurkikuntza" bakarra EUSTATen egin dut, eta bertan, gaztelanian bezala ematen dituzte euskarazko hainbat ordain, esate baterako, KANPOKOA = EXTERIOR = EX (bi hizkuntzetan), ESKUINEKOA = DERECHA = DR...
INTERIOR = BARRUKOA, adibidez, YN da bietan. Nik hori ez daukat, eta nik daukadan beste bat (TRASERA) ez dator...
Pentsatzekoa da EUSTATen ordain hauek estatistika- eta errolda-agirietan erabiliko dituztela, baina nire kasuan web gunerako da, eta ez dakit zer egin: horiek beraiek baliatu edo asmatzen hasi...
Adibidez, ES / EZ jartzerik badago (eskuin/esker adierazteko), baina nahasgarria da erabat, eta besterik ez zait otutzen...
Besterik ezean, Eustatenak erabiliko ditut.
(bide batez, esker mila modu pribatuan erantzun didan maiderrentzat)
inma
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de ERKIZIA ITOIZ, Joseba
> Enviado el: asteazkena, 2011.eko maiatzak 25 09:26
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] LABURTZAPENAK: Escalera exterior, interior,
> centro...
>
>
> Kaixo Inma:
>
> Laburtzapenen Hiztegia-n (EAB, Terminologia Azpi-batzordea)
> hauek ageri dira:
>
> esk. = eskuin, eskuinalde
> ezk = ezker, ezkerralde
> erd. = erdi, erdiko
>
> Besteak ez dira ageri, ez behintzat beren horretan, nahiz eta
> badagoen, adibidez, "harr. kanp." = harresiz kanpo.
> Lagungarri bazaizu, hemen topa dezakezu:
> http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informaci
on/6503/eu_2415/adjuntos/AC86_Laburtzapenen%20Hiztegia_20090709.pdf
Ondo segitu.
---
Joseba Erkizia Itoitz
Gipuzkoako Foru Aldundia
Itzulpen Ataleko burua
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Errea Cleix Inma
Bidaltze-data: asteartea, 2011.eko maiatzak 24 15:30
Nori: Itzul (E-mail)
Gaia: [itzul] LABURTZAPENAK: Escalera exterior, interior, centro...
Arratsalde on,
Iruñeko Udaleko Egoitza Elektronikorako edukiak itzultzen ari naiz, eta esaldi hau itzuli behar dut: Introduzca, si procede, la letra o las dos letras de la escalera del domicilio
"Introduzca, si procede, la letra o las dos letras de la escalera del domicilio. Ejemplos DR para Derecha, IZ para Izquierda, CN para Centro, EX para Exterior, TR para Trasera, A, B, 1, 2, etc."
DR, IZ, CN, EX eta TR-en euskarazko ordainak bilatzen hasi eta Eustaten agiri batean hauek aurkitu ditut: DR, IZ, CN eta EX TR-en ordaina ez dut aurkitu, baina gainerakoetan ikusten dut gaztelanian bezala jartzen dituztela.
Nire galdera hau da: horrela da beti? Edo, hobe esanda, estatistika-agirietatik at (adibidez, administrazioetako egoitza elektronikoetan...) hala da? Edo euskaraz jarri behar da (adibidez, ES, EZ, ER...)?
Inork badaki zerbait kontu honetaz, eskertuko dizkiot azalpenak (edo halakoen ordain "ofizialak" edota "hedatuenak" zein diren edo non aurkitzen ahal ditudan...) SKR ML aurrez, inma
inma errea & patxi de vicente & miren iriarte
Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
Iruñeko Udala
Área de Presidencia - Lehendakaritza Alorra
(Descalzos 72 - 1. sol. - 31001)
traditzul a bildua pamplona.es <mailto:traditzul a bildua pamplona.es>
948 420 979 (directo - zuzenekoa)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago