[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 84 bilduma, 20. zenbakia

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ost, Maiatza 25, 13:12:43, CEST 2011


Hala iruditzen zait niri ere.
Zabaldu da azken urte hauetan "ez dut zer esatekorik" eta "ez dut zer esaterik", baina galdetzailearekin, nik dakidala, partizipioa erabili beharra dugu (mugatua edo mugatu gabe, edo partitiboarekin), edo aditz erroa, baina ez aditz izena.

Ez daukat zer galdu / zer galdurik.
Ez du zer ikasirik. Badu zer ikasi, zer ikasia

Aditz izenarekin eginez gero, "esate" (esaterik, esatekorik), ezer jarri beharko genuke, ez "zer".
Ez du ezer esaterik, ez du (ezer) esatekorik.

Gramatikaltasunaz ari naiz, betiere, ez esaldi horietako bakoitzaren esanahiaz edo ñabarduraz.
Ongi izan.
Fernando




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago