[itzul] día hábil / día laborable
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 25, 15:22:01, CEST 2011
Arratsalde on:
Duela zenbait aste, galdera bera bota nuen, baina ez nuen ia erantzunik
jaso. Zehazkik "lanegun, astegun" dakar "día hábil" zein "día laborable"
itzultzeko, eta Elhuyarrek, berriz, "egun baliodun" eta "lanegun, astegun"
bereizten ditu (eta hala dator Euskaltermen ere). Biok bereizi beharrak
direla iruditzen al zaizue? Edo gauza bera esan nahi dute?
Eskerrik asko, aldez aurretik.
Amaia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago