[itzul] día hábil / día laborable

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Maiatza 27, 11:38:22, CEST 2011


Iepa, Amaia:

Uste dut eskrupulo gehitxo dugula, batzuetan, EUSKARAZKO halako
terminoak sortzean.

ERDARAri begiratzen badiozu, terminook erabiltzen hasi zirenean,
hiztunak pentsa zezakeen "laboratu zitezkeen egunak" ote ziren egun
"laborableak", eta harrittu eta perplejua geratuko zen, noski, beste
egun batzuk "abilak" zirela ikusita...

Do(k)tore ibili.
2011/5/27 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
> Bai; RAEko definizioak ongi azterturik, garbiago ikusten dut kontua. Hala
> ere, arraro edo arrotz samarra egiten zait "baliodun" hori.
>
> Eskerrik asko, bioi.
>
> Amaia
>
> 2011/5/26 "Arbizu Barona, Víctor" <varbizu a bildua cajavital.es>
>
>>
>> Egun on:
>>
>>        Asier Larrinagak esaten duena ikusi dut nik ere, hau da bereiztu
>> beharra, zeren 'día hábil' (egun balioduna -Zalantza-Dantza-)izan daiteke
>> zenbait ondoriotarako (burtsa, banka...), laneguna 'día laborable' izan
>> gabe.
>>
>>        Agur bero bat,
>>                                Bittor Arbizu
>>
>> ------------------------------
>>
>> Message: 3
>> Date: Wed, 25 May 2011 15:22:01 +0200
>> From: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
>> To: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
>> Subject: [itzul] día hábil / día laborable
>> Message-ID: <BANLkTinD6zwG++UOb370EfxUvmqQ2VELHg a bildua mail.gmail.com>
>> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
>>
>> Arratsalde on:
>>
>> Duela zenbait aste, galdera bera bota nuen, baina ez nuen ia erantzunik
>> jaso. Zehazkik "lanegun, astegun" dakar "día hábil" zein "día laborable"
>> itzultzeko, eta Elhuyarrek, berriz, "egun baliodun" eta "lanegun, astegun"
>> bereizten ditu (eta hala dator Euskaltermen ere). Biok bereizi beharrak
>> direla iruditzen al zaizue? Edo gauza bera esan nahi dute?
>>
>> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>>
>> Amaia
>>
>>
>> ------------------------------
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago