[itzul] día hábil / día laborable
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Maiatza 27, 11:16:46, CEST 2011
Bai; RAEko definizioak ongi azterturik, garbiago ikusten dut kontua. Hala
ere, arraro edo arrotz samarra egiten zait "baliodun" hori.
Eskerrik asko, bioi.
Amaia
2011/5/26 "Arbizu Barona, Víctor" <varbizu a bildua cajavital.es>
>
> Egun on:
>
> Asier Larrinagak esaten duena ikusi dut nik ere, hau da bereiztu
> beharra, zeren 'día hábil' (egun balioduna -Zalantza-Dantza-)izan daiteke
> zenbait ondoriotarako (burtsa, banka...), laneguna 'día laborable' izan
> gabe.
>
> Agur bero bat,
> Bittor Arbizu
>
> ------------------------------
>
> Message: 3
> Date: Wed, 25 May 2011 15:22:01 +0200
> From: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
> To: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: [itzul] día hábil / día laborable
> Message-ID: <BANLkTinD6zwG++UOb370EfxUvmqQ2VELHg a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
>
> Arratsalde on:
>
> Duela zenbait aste, galdera bera bota nuen, baina ez nuen ia erantzunik
> jaso. Zehazkik "lanegun, astegun" dakar "día hábil" zein "día laborable"
> itzultzeko, eta Elhuyarrek, berriz, "egun baliodun" eta "lanegun, astegun"
> bereizten ditu (eta hala dator Euskaltermen ere). Biok bereizi beharrak
> direla iruditzen al zaizue? Edo gauza bera esan nahi dute?
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>
> Amaia
>
>
> ------------------------------
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago