[itzul] FW: día hábil / día laborable
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Maiatza 27, 14:35:42, CEST 2011
Nire mezuak ez dira heltzen.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Agirre Garai, Jon
Bidaltze-data: ostirala, 2011.eko maiatzak 27 12:19
Nori: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] día hábil / día laborable
'Egun balioduna' eta 'egun baliogabea' darabiltza Administrazio eta Prozedura Legeak (30/1992). Dena den, errealitatea aldatu egiten da eta lehen astegunak/lanegunak (al.-lr.) eta jaiegunak (ig. eta jaiak) zeuden lekuan orain lanegunak (normalean al.-or.), astegunak (jaiegun ez diren guztiak, lr. barne) eta jaiegunak (ig. eta jaiak) daude. Testuingurua administrazio zuzenbidekoa bada 'eguna' nahikoa da. Nik uste dut, bestelako testuinguruetan eta, 'asteguna' erabiltzea badagoela, administrazio zuzenbideko "eguna" (egun balioduna) esateko, testuinguruaren arabera.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Amaia Apalauza
Bidaltze-data: ostirala, 2011.eko maiatzak 27 11:17
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] día hábil / día laborable
Bai; RAEko definizioak ongi azterturik, garbiago ikusten dut kontua. Hala
ere, arraro edo arrotz samarra egiten zait "baliodun" hori.
Eskerrik asko, bioi.
Amaia
2011/5/26 "Arbizu Barona, Víctor" <varbizu a bildua cajavital.es>
>
> Egun on:
>
> Asier Larrinagak esaten duena ikusi dut nik ere, hau da bereiztu
> beharra, zeren 'día hábil' (egun balioduna -Zalantza-Dantza-)izan daiteke
> zenbait ondoriotarako (burtsa, banka...), laneguna 'día laborable' izan
> gabe.
>
> Agur bero bat,
> Bittor Arbizu
>
> ------------------------------
>
> Message: 3
> Date: Wed, 25 May 2011 15:22:01 +0200
> From: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
> To: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: [itzul] día hábil / día laborable
> Message-ID: <BANLkTinD6zwG++UOb370EfxUvmqQ2VELHg a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
>
> Arratsalde on:
>
> Duela zenbait aste, galdera bera bota nuen, baina ez nuen ia erantzunik
> jaso. Zehazkik "lanegun, astegun" dakar "día hábil" zein "día laborable"
> itzultzeko, eta Elhuyarrek, berriz, "egun baliodun" eta "lanegun, astegun"
> bereizten ditu (eta hala dator Euskaltermen ere). Biok bereizi beharrak
> direla iruditzen al zaizue? Edo gauza bera esan nahi dute?
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>
> Amaia
>
>
> ------------------------------
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago