[itzul] FW: día hábil / día laborable
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Or, Maiatza 27, 15:47:27, CEST 2011
Bai, Jon, lehenagokoa ere sartu da.
2011/5/27 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> Nire mezuak ez dira heltzen.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: Agirre Garai, Jon
> Bidaltze-data: ostirala, 2011.eko maiatzak 27 12:19
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: RE: [itzul] día hábil / día laborable
>
> 'Egun balioduna' eta 'egun baliogabea' darabiltza Administrazio eta
> Prozedura Legeak (30/1992). Dena den, errealitatea aldatu egiten da eta
> lehen astegunak/lanegunak (al.-lr.) eta jaiegunak (ig. eta jaiak) zeuden
> lekuan orain lanegunak (normalean al.-or.), astegunak (jaiegun ez diren
> guztiak, lr. barne) eta jaiegunak (ig. eta jaiak) daude. Testuingurua
> administrazio zuzenbidekoa bada 'eguna' nahikoa da. Nik uste dut, bestelako
> testuinguruetan eta, 'asteguna' erabiltzea badagoela, administrazio
> zuzenbideko "eguna" (egun balioduna) esateko, testuinguruaren arabera.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Amaia Apalauza
> Bidaltze-data: ostirala, 2011.eko maiatzak 27 11:17
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] día hábil / día laborable
>
> Bai; RAEko definizioak ongi azterturik, garbiago ikusten dut kontua. Hala
> ere, arraro edo arrotz samarra egiten zait "baliodun" hori.
>
> Eskerrik asko, bioi.
>
> Amaia
>
> 2011/5/26 "Arbizu Barona, Víctor" <varbizu a bildua cajavital.es>
>
> >
> > Egun on:
> >
> > Asier Larrinagak esaten duena ikusi dut nik ere, hau da bereiztu
> > beharra, zeren 'día hábil' (egun balioduna -Zalantza-Dantza-)izan daiteke
> > zenbait ondoriotarako (burtsa, banka...), laneguna 'día laborable' izan
> > gabe.
> >
> > Agur bero bat,
> > Bittor Arbizu
> >
> > ------------------------------
> >
> > Message: 3
> > Date: Wed, 25 May 2011 15:22:01 +0200
> > From: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
> > To: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> > Subject: [itzul] día hábil / día laborable
> > Message-ID: <BANLkTinD6zwG++UOb370EfxUvmqQ2VELHg a bildua mail.gmail.com>
> > Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
> >
> > Arratsalde on:
> >
> > Duela zenbait aste, galdera bera bota nuen, baina ez nuen ia erantzunik
> > jaso. Zehazkik "lanegun, astegun" dakar "día hábil" zein "día laborable"
> > itzultzeko, eta Elhuyarrek, berriz, "egun baliodun" eta "lanegun,
> astegun"
> > bereizten ditu (eta hala dator Euskaltermen ere). Biok bereizi beharrak
> > direla iruditzen al zaizue? Edo gauza bera esan nahi dute?
> >
> > Eskerrik asko, aldez aurretik.
> >
> > Amaia
> >
> >
> > ------------------------------
> >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago