[itzul] copia testimoniada

Andres Maria Urrutia Badiola urrutianot a bildua garmanur.e.telefonica.net
Ost, Aza 9, 12:25:45, CET 2011


      Ez dut uste horrela denik. "Copia testimoniada" delako horrek ez dauka
zerikusirik testigantza kontuarekin. Bai, aldiz, Kopia horretan jartzen dela
berori eskuesten duen funtzionarioaren aldetik, halako eskuespena, fedea
emten duena (lekukotza) kopia hori eta jatorrizko agiria bat direla. Nire
ustez, kopia eskuetsia edo legeztatua (hala erabiltzen da notariotza arloan)
izan daiteke. "Eskuetsi" aditzari buruzko erreserbak kontuan hartuta, noski.
      Testigantza-kopia izan daiteke, bestalde, lekukotza zehatz baten
kopia, inondik inora bateragarri ez dena horren esanahiarekin.
      Testuingurua garrantzitsua litzateke kasu honetan.
      Andres Urrutia
      
      
      -----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de martin-rezola a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 09 de noviembre de 2011 11:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] copia testimoniada
      
      Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko
29/1998 Legean (EHUren itzulpena da, uste dut) "testigantza-kopia" agertzen
da.
      
 
http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera
/eu_3818/adjuntos/Administrazio-zuzenbidea/Administrazioarekiko_Auzien_Juris
dikzioa_Arautzen_duen_Legea.pdf 
      
      
      Martin
      
      
      -----Jatorrizko mezua-----
      Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Legazpiko Udala - Euskara
      Bidaltze-data: asteazkena, 2011.eko azaroak 9 11:48
      Nori: Itzul zerrenda
      Gaia: [itzul] copia testimoniada
      
      Egun on, 
      
      Lehen ere bidali dut mezua baina ez omen da iritsi. Ea oraingoan.
      
       
      
      Hori agertu zait idatzi batean: "presentar copia testimoniada...."
      
       
      
      Nola  erabiltzen duzue hori?
      
       
      
      Mila esker aldez aurretik.
      
       
      
      Inma




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago