[itzul] Baby Doe / Jane Doe / John Doe ...

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Aza 22, 13:40:50, CET 2011


Urlia, Sandia eta  Berendia. (+ -aga/-eta abizenean).

"Jon Edonor"

"Ezezagun"

...



Xabier Kintanak, aspaldiko artikulu batean, proposatzen zuen Titin komikiko
*Dupond eta Dupont*, (gaztelaniaz *Hernández y Fernández*), euskaraz,
*Etxebarria
eta Etxeberria* emateko. *(Agerre eta Agirre* ere proposatzea zuen).  "Este
verano se quedará de *Rodríguez*", "Uda honetan *Goikoetxea* ibiliko da".
Kintanak gure egokitzapenak asmatzeko eskatzen zuen beharraren arabera...

Nahikoa daukagu Urlia, Sandia eta Berendiarekin edo beste hizkuntzen
bekaitzez beste zerbait asmatu beharko genuke?

http://es.wikipedia.org/wiki/Sin_nombre#Otros_nombres_utilizados_alrededor_del_mundo

Joana Urliaga, Joan Sandiaga, Joanintz/Joanikot Berendiaga...

*John/Jane* horien kalkoa egiteko aukerak ez dira gutxi.

http://www.euskaltzaindia.net/eoda/index.php?option=com_eoda&Itemid=469&lang=eu&view=izenak


...

Zalantza testu inguru honetan sortu zen (Librezale.org posta zerrendan):


   - Nola itzuli "John Doe at http://bugzilla.mozilla.org" ?


Uste dut, *Librezale.org* taldeko itzultzaileak, azkenean, honela eman
zuela: "Leire Agirre: http://librezale.org".

(Leire izena eta Agirre deitura, egun, euskaraz, ohikoenak omen dira eta *
bugzilla.mozilla* gezurrezko webgune hori Txan magoaren esaldi horietakoa
ematen duenez Librezale taldeko helbidearekin aldatu zuen).

...



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago