[itzul] Crecimiento inteligente
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
As, Aza 22, 14:29:51, CET 2011
Orain arte ez diot erreparatu "tarjeta juvenil" horren ustezko okerkeriari.
Baldin eta "juvenil" hitzaren definizioa <perteneciente o relativo a la
juventud> bada, esango nuke adjektibo erreferentzial horren eremu
semantikoa aski zabala dela, edo zedarritzen zaila dela behintzat. Alegia,
"el lenguaje juvenil" edo "la música juvenil" ez nituzke txartzat joko,
besterik gabe, "lenguaje" edo "musika" ezin direlako gazte izan, ala?
Alfontso Mujika
2011/11/22 karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
> >ez dut ikusten zergatik euskaraz motibo gehiago legokeen oztopoak jartzeko
> beste hizkuntza batean/batzuetan onartu bide den espresio bati
>
> Ez da oztopo kontua, bakarrik. "Tarjeta juvenil" ere erabiltzen da
> gaztelaniaz, baina txarto eratuta dago (txartela ezin baita gaztea izan).
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago