[itzul] Crecimiento inteligente
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Aza 22, 14:54:08, CET 2011
Ederki dakit zu ez zarela inori ezer inposatzearen zale, Karlos; lasai alde
horretatik eta alde guztietatik.
"Hazkunde inteligente"az esaten duzunari dagokionez, iruditzen zait auziak
baduela uste baino mami gehiago. Horrela, eta oraindik ere hauteskundeen
bestondoarekin gaudenez ("hautestondo" esango al genuke? ;-)), pentsatzen
dut antzeko kasua dela "victoria popular/socialista/abertzale" edo dena
delakoaren adibidearena. Ildo horretatik, "crecimiento inteligente", nik
behintzat, "crecimiento DE LO inteligente" gisa uler litekeela pentsatzen
dut.
Dena den, goseak amorratzen nago eta oraintxe bertan noa bazkaltzera.
Ondo-ondo izan!
Xabier
karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko azaren 22a 14:36):
>
> >Egile horrek DRAEa irakurriko zuen, ba, ezta?
>
> Hala beharko, akademiakoa da-eta. Baina lasai, Xabier, erabil ezazu nahi
> duzuna (baita gaztelaniaz ere). Ni ez naiz nor inori ezer inposatzeko
> (gogorik edo asmorik ere ez dut, inondik inora). Dena dela, semantika
> aldetik, hazkundea inoiz ezingo da "inteligentea" izan (unibertso honetan
> ez, bederen). Bestalde, nork esango zuen duela urte batzuk euskaraz hainbat
> gauza (are garraioa bera ere) iraunkorrak izango zirela? Nire aldetik,
> kito eta ondo segi!
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago