[itzul] en buenas manos
arrizabalaga van remoortere
kaietavr a bildua yahoo.co.uk
Or, Ira 2, 11:43:21, CEST 2011
Sarasolaren hiztegian (Zehazki) ere "esku onetan" azaltzen da...
________________________________
From: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Fri, 2 September, 2011 2:06:59
Subject: Re: [itzul] en buenas manos
Kaixo:
Ingelesez ere "in good hands" esaten da, eta ez nintzateke harrituko beste
hizkuntzaren batean ere horrela esango balitz.
Beraz, euskaraz "esku onetan" espresioa erabiltzea ez zait iruditzen
"euskañol"tzat har daitekeenik.
Xabier
Itzulpen zerbitzua - Bermeoko Udala<itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org> igorleak
hau idatzi zuen (2011eko iraren 02a 11:02):
> Egunon Arrate:
>
> Eta hitzez hitz itzuli beharrean, "ondo zainduta" edo beste horrelakoren
> bat erabiltzen baduzu, zer? Guk Bermeon esan, "esku onatan" itzi dot, esaten
> dogu, baina espresio hori zuzen-zuzenean gaztelaniatik hartuta dagoela
> dirudi. "ondo zainduta" edo "ondo jagonda" edo beste horrelakoren bat
> gehiago gustatzen zait. "leku onien" be erabiltzen dugu, orain gogoratzen
> naizenez.
>
> Miren Uriondo
>
> Posta elektroniko hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat
> berarentzat baino ez dira Mezu hau eta erantsitako dokumentuak
> hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. Informazino pribilegiatua eta
> isilpekoa izan daiteke. Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua
> barriz jatorrira bueltauta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta
> erantsitako fitxategi danak.
> ----- Original Message ----- From: "Arrate Unzueta" <
> arrate.unzueta a bildua gmail.com>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, September 02, 2011 10:36 AM
> Subject: [itzul] en buenas manos
>
>
>
> Egun on!
>>
>> Dejar a mi hijo en buenas manos itzultzeko "nire semea esku onetan utzi"
>> ontzat emango zenukete. Elhuyar hiztegiak "en buenas manos" "esku onetan"
>> itzultzen du, baina ez zait oso polita iruditzen, beste moduren bat?
>>
>> Mila esker.
>>
>> Arrate
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago