[itzul] parte-hartzaile
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Ost, Ira 7, 16:53:01, CEST 2011
Nik, zalantzarik gabe, baina halaber oker ez banaiz, esango nuke ez dela
zuzena 1. adierarako erabiltzea. Ez dakit Gaztelaniaz -ivo atzizkia kasu
guztietan berdin erabil daitekeen, edo esanahi bera duen. Kasurako,
azter "infinitivo" hitza. Dena dela, parte-hartzaile dena ezin da izan
demokrazia bera, demokratak baizik.
Bestalde, artxiboan ikusi ditudan formek asko hersten dutela kontzeptua
iruditzen zait. Esan nahi dut parte-hartuzko demokrazia edo gisakoak
demokrazia horren ezaugarria dela, baina eredu "partizipatiboetan" ez
dakit hain ezaugarri izaten den, baldintza gisa kasik, ala parte-hartzea
bultzatzen duten, errazten duten...
Sentitzen dut besterik ezin esan izatea.
Mikel
az., 2011.eko iraren 07a 11:33(e)an, Oyanguren Castañeira, Miren
(Euskarabidea)(e)k idatzi zuen:
> Kaixo lagunok!
> Zalantza bat sortu zaigu. Maiz entzuten ditugu "metodologia parte-hartzaile", "demokrazia parte-hartzaile" eta halakoak baina Elhuyarren arabera gaztelaniazko "participativo" adjektiboak bi adiera ditu:
>
> 1. adj. que permite o fomenta la participación
> parte hartzeko; partaidetza- (hitz-elkarteetan); partizipatibo
>
> * Título participativo: partaidetza-titulua.
> * Liderazgo participativo: parte hartzeko lidergoa, partaidetza-lidergoa.
> * Democracia participativa: demokrazia partizipatiboa.
>
> 2. adj. personas, en actividades de grupo
> parte-hartzaile, esku-hartzaile
>
> * Es muy participativo en clase: eskolan askotan hartzen du parte.
>
>
> Beraz, zuzena al da 1. adierarako ere "parte-hartzaile" erabiltzea?
> Eta, bide beretik jota, "comparativo", "colaborativo", "empoderativo" eta abarrekoak nola eman?
> Zer uste duzue?
>
>
> Miren Oyanguren eta Aitzol Mendiola
>
>
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago