[itzul] "Vamos a jugar a que..."

Ales Bengoetxea alesbengoetxeaeup a bildua gmail.com
Al, Ira 12, 09:42:52, CEST 2011


Literaturan, adibidez:

Altzaga, Toribio: *Etxietan*, 1918

"Xixili: (*Gelako tresnak antolatuaz.*) Laxter etorriko da Mikelatxo, ta ¡a
zer jostaketak egin biar ditugun biyak! Lenbizi, etxietan ibilliko gera. Ni
etxekoandria nitzala..."
...

"Mikelatxo: *Ai Mariyak *arte zurekin jostatzera etortzeko esan dit amak.
Xixili. ¡Zer ederki ibilliko geran! Zuk nai dezuna egingo degu. Zuri
deizkiyozuna. Ara: ¿nai dezu etxietan ibilli gaitian? Zuk nai dezuna.
¿Etxietan, e?
Mikelatxo: Etzait bada asko, asko...
Xixili: Bai, bai; etxietan ibilliko gera. Ikusiko dezu zer ederki. Zuk nai
bezela egingo degu guziya. Ni izango naiz etxekoandre ta zu neskame."
...

"Xixili: Begira, Mikelatxo: zuk nai dezun guziya egingo degu. Zuk nai dezun
bezela jostatuko gera. Ikusiko dezu zer ederki. ¿Ni etxekoandre nintzala,
e?"
...

"Mikelatxo: Neskame izatez aspertu naiz ni.
Xixili: Aguro; asi besterik ez degu egin ta. (*Ixil aldi baten ondoren.*)
Tira bada: zuk nai dezuna egingo degu.
Mikelacho: Bai, beti ori esan, eta gero, azkenian, zuria egin.
Xixili. Guazen bada, zu ere etxekoandre ziñala: biyak etxekoandre."

Ondo izan.

kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko iraren 05a
13:26):

> Ondorengo esaldiaren modukoak euskaraz nola esaten dira?:
> " Vamos a jugar a que somos amigos/as"
>
> (Dena den, umetan iraganaldia erabiltzen genuen halakoetan: "vamos a jugar
> a que _eramos_ amigos/as". Es dakit euskaraz ere hala den).
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago