[itzul] "Tomar la justicia por su mano"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Ira 12, 14:19:02, CEST 2011
"Justizia" eta "norberaren eskua" kontzeptuak esaldi batean eta esanahi
horrekin elkartzen dituen hizkuntza bakarra ez da gaztelania. Ingelesez ere,
"to take justice into your own hands" esaten da.
Horregatik, "justizia bere eskutik/bere eskuetan hartzea" edo horrelako
zerbait, ez zait batere desegokia iruditzen, irudi hori nazioartean oso
zabalduta dagoela ikusirik.
"Mendeku hartzea" nik uste dut esanahi zabalagoko espresio bat dela, eta
kontuan hartu behar da justizia bere eskuetan hartzen duenari aurretiazko
eraso ez-zilegi baten jomugatzat iritzi ohi zaiola (eta hori ez da beti
izaten, inola ere, mendekatzen denaren kasua).
"Hogeitamaika eskutik egin" espresioari dagokionez, ez dakit, zinez, zer
duen ikustekorik "tomarse la justicia por su mano"rekin.
Xabier
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)<
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2011eko iraren
12a 14:05):
> Eta "mendeku hartu zuen" edo "mendekatu zen" esatea ez da aski. Nik
> dakidala, gauza bera da, ezta?
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago