[itzul] Existing user (informatika)

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Ira 22, 13:41:18, CEST 2011


        Erregistratutako erabiltzaileak ez luke eragozpenik izan behar webgunean sartzeko.

        ;-)

Asier Larrinaga


-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]On
Behalf Of Ion Zubizarreta
Sent: Thursday, September 22, 2011 1:36 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Existing user (informatika)


Eskerrik asko, Patxi eta Eneko. Bai, askotan, argi ez ibili eskero, testu tekniko batzuen euskarazko itzulpenak "txinoa" dirudi. Azkenean, "Existing User" "Erregistratutako erabiltzailea" bezala itzuli dut ("naiz" jarri beharko zen ondoren). Hau da ingeleseko testua:


                                                "I'm
                                                  Existing User
                                                 New User? Register Now"


Egun ona izan,

Ion

--- On Thu, 22/9/11, Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com> wrote:

From: Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
Subject: Re: [itzul] Existing user (informatika)
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Date: Thursday, 22 September, 2011, 7:21

Berandu nator, baina oso adibide egokia eman dit lankide batek.

Kontuz ibili beharra daukagu halako esaldi eliptikoekin, esaldi baitira (eta
ez izen-sintagma). Alegia, "Erabiltzaile(-izen) hori [badago / hartua dago]
lehendik" adierazteko, ez da egokia "aurretiazko erabiltzailea" edo
"lehendik dagoen erabiltzailea".

Halako esaldien arazoa oso grafikoki erakutsi zuen Asier Larrinagak hemen,
2004ko abuztuan, "Itzulpen-unitatea" izeneko mezu batean. Beste adibide
batzuen artean, hauxe jarri zuen: "próxima apertura" ez da "hurrengo
irekiera".

           http://postaria.com/pipermail/itzul/2004-August/000597.html

Jon Agirre ere mintzatu zen orduan, eta Iñaki Ugarteburu zenak eta Juan
Garziak ere emanak dituzte azalpenak, orain ez dauzkat eskura baina.

Adibide berria: Internetetik zerbait deskargatzen dugunean, aplikazioak
"descarga finalizada" esango digu amaieran. Bada, mezu hori euskaraz
emateko, ezin esango dugu "Amaitu den deskarga" edo "Amaitutako deskarga",
baizik "Amaitu da deskarga" (beste aukera bat bada disimuluan-edo pasatzen
dena, "deskarga amaitua"; beste baterako utziko dugu).

Patxi


2011/9/21 Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com>

> Aurretiko, aldez aurreko, aurretiazko erabiltzaile…?
>
> On 21 Sep 2011, at 11:49, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
>
>  Existing user
>>
>
> --
> Eneko Gotzon Ares
>
>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago