[itzul] Existing user (informatika)

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Ira 23, 09:27:23, CEST 2011


        Uste dut neu naizela guzak lehenengotatik txarto ulertu ditudana, ez bainintzen jabetzen <<izen hori lehendik hartuta dago>> ez zen adieraz. Uff!

Asier Larrinaga


-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]On
Behalf Of Patxi Petrirena
Sent: Thursday, September 22, 2011 8:43 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Existing user (informatika)


Aupa, berriz:

Garbi dago kontuz ibili beharra dagoela... Ohartu naiz "existing user" hori
ez zela nik irudikatutakoa. Lehengo mezuan esan dudanak balio du, baina ez
da kasu honetan zuzenean aplikatzekoa (eta, beraz, "izena emandako
erabiltzailea" baliozkoa da).

Badaezpada, esango dut zer irudikatu dudan nik hasieran (gertatzen da
egiazki kasu hori, oker ez banago). Gune batean erregistratu nahi dugu,
sartu dugu erabiltzaile-izen bat, eta sistemak hau erantzun digu: "existing
user"; alegia, "izen hori lehendik hartua dago", "bada erabiltzaile bat izen
hori duena". Hor izango litzateke desegoki "lehendik dagoen erabiltzailea"
edo halako itzulpenen bat, esaldi bat behar baitugu ideia adierazteko.

Badirudi, ordea, Ionen itzulgaia sintagma bat dela benetan. Izan ere,
norbera "zer den" adierazi behar da, eskaintzen zaizkigun bi aukeretatik bat
markatuz: 1. "erabiltzaile erregistratua", "erregistratutako erabiltzailea",
"izena emana duen erabiltzailea", edo...) 2. "erabiltzaile berria",
"erabiltzaile izan nahi duena".

Hitz berekin, izan daiteke ideia bat edo bestea. Gaztelaniazko "Bebida
preparada" ere izan liteke "edari prestatua" edo "edaria prest (dago)"
(makinetan agertzen da halako zerbait, ezta?; eta ez bada agertzen,
adibiderako balio dit...).

"Mezu bukatua" ;-)

Aio!

Patxi

2011/9/22 Ion Zubizarreta <izubizarreta a bildua yahoo.com>

> Eskerrik asko, Patxi eta Eneko. Bai, askotan, argi ez ibili eskero, testu
> tekniko batzuen euskarazko itzulpenak "txinoa" dirudi. Azkenean, "Existing
> User" "Erregistratutako erabiltzailea" bezala itzuli dut ("naiz" jarri
> beharko zen ondoren). Hau da ingeleseko testua:
>
>
>                                                "I'm
>                                                  Existing User
>                                                 New User? Register Now"
>
>
> Egun ona izan,
>
> Ion
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago