[itzul] Existing user (informatika)

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Ira 23, 09:53:55, CEST 2011


Kaixo, Patxi eta konpainia:

Halakoen adibideak zientoka bil daitezke nonahi, baina, bildumarako,
oso adierazgarria da autobusetakoa: "parada solicitada" > geldialdi
eskatua (!)

Gezurra badirudi ere, askok nahiago dute halako makarroi-sasiitzulpen
hori euskaratik pentsatutako ezer baino, luzera aitzakia ("eskatua
dago [jada hurrengoan] gelditzeko"), edo paralelismo falta "hurrenean
gelditu".

Bide batez, hitz bakarreko errotulu asko ere halatsukoak dira:
ospitaleetako "extracciones", esate baterako (="analisietarako odoa
ateratzea, hemen").

Mezu amaitua. Arazo konpondua?

2011/9/22 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>:
> Aupa, berriz:
>
> Garbi dago kontuz ibili beharra dagoela... Ohartu naiz "existing user" hori
> ez zela nik irudikatutakoa. Lehengo mezuan esan dudanak balio du, baina ez
> da kasu honetan zuzenean aplikatzekoa (eta, beraz, "izena emandako
> erabiltzailea" baliozkoa da).
>
> Badaezpada, esango dut zer irudikatu dudan nik hasieran (gertatzen da
> egiazki kasu hori, oker ez banago). Gune batean erregistratu nahi dugu,
> sartu dugu erabiltzaile-izen bat, eta sistemak hau erantzun digu: "existing
> user"; alegia, "izen hori lehendik hartua dago", "bada erabiltzaile bat izen
> hori duena". Hor izango litzateke desegoki "lehendik dagoen erabiltzailea"
> edo halako itzulpenen bat, esaldi bat behar baitugu ideia adierazteko.
>
> Badirudi, ordea, Ionen itzulgaia sintagma bat dela benetan. Izan ere,
> norbera "zer den" adierazi behar da, eskaintzen zaizkigun bi aukeretatik bat
> markatuz: 1. "erabiltzaile erregistratua", "erregistratutako erabiltzailea",
> "izena emana duen erabiltzailea", edo...) 2. "erabiltzaile berria",
> "erabiltzaile izan nahi duena".
>
> Hitz berekin, izan daiteke ideia bat edo bestea. Gaztelaniazko "Bebida
> preparada" ere izan liteke "edari prestatua" edo "edaria prest (dago)"
> (makinetan agertzen da halako zerbait, ezta?; eta ez bada agertzen,
> adibiderako balio dit...).
>
> "Mezu bukatua" ;-)
>
> Aio!
>
> Patxi
>
> 2011/9/22 Ion Zubizarreta <izubizarreta a bildua yahoo.com>
>
>> Eskerrik asko, Patxi eta Eneko. Bai, askotan, argi ez ibili eskero, testu
>> tekniko batzuen euskarazko itzulpenak "txinoa" dirudi. Azkenean, "Existing
>> User" "Erregistratutako erabiltzailea" bezala itzuli dut ("naiz" jarri
>> beharko zen ondoren). Hau da ingeleseko testua:
>>
>>
>>                                                "I'm
>>                                                  Existing User
>>                                                 New User? Register Now"
>>
>>
>> Egun ona izan,
>>
>> Ion
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago