[itzul] Existing user (informatika)
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Or, Ira 23, 13:40:14, CEST 2011
Kar, kar...
"Campo requerido" zer da, "Eremu hau nahitaez bete behar da"?
Nolanahi ere, "Prioridad peatonal" da inoiz ikusi dudan politenetako
bat. Atzo ikusi nuen, Errotuluen Hiztegian (Terminologia Batzordea,
2009)
http://ttiki.com/31342
Oso ongi emana dago hiztegi horretan, jakina, euskarazko ordaina,
esaldi eder batekin: "Oinezkoek dute lehentasuna". Beste "peatonal"
bat ere bada, sintagma moduan funtziona dezakeena. Hona biak:
Oinezkoen bidea
Camino peatonal
Oinezkoek dute lehentasuna
Prioridad peatonal
Patxi
2011/9/23 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
>>
>> Mezu amaitua. Arazo konpondua?
>
> Ohar argigarri bat lapurtuko diot Juan Garzia adiskideari, behin entzun nion moduan jasoa.
>
> Arau fiskal batean «rentas exentas» sintagma ageri zen, euskaraz «errenta salbuetsiak» emana. Juan Garziak zioen:
>
> «Erreferenteren bat benetan seinalatzen duen izen-sintagma, berez, mugaturik agertzen da; hala ez bada (hots, mugatzailerik gabe, forma indeterminatuan ageri bada), izen sintagmaren itxura duen unitate hori esaldi bat izango da, aditza isildurik duena».
>
> Hau da, «rentas exentas» horrek benetako erreferente zehatz bat balu, mugaturik agertu behar luke, «las rentas exentas». Aldiz, forma indeterminatu horretan, «¿Qué rentas están exentas?» edo «¿Cuáles son las rentas exentas?» esan nahi du.
>
> Esaldi aditza isildurik duten horietakoak ugari dira, oso ugari, gaztelaniaz (eta beste erdara askotan):
>
> Próxima apertura
> Mensaje enviado correctamente
> Ascensor averiado
> Máquina fuera de servicio
> Localidades reservadas
> Conexión interrumpida
> Acceso denegado
> Prueba superada
> Campo requerido
> Prioridad peatonal
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago