[itzul] Existing user (informatika)

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ira 23, 13:16:34, CEST 2011


> Mezu amaitua. Arazo konpondua?

Ohar argigarri bat lapurtuko diot Juan Garzia adiskideari, behin entzun 
nion moduan jasoa.

Arau fiskal batean «rentas exentas» sintagma ageri zen, euskaraz 
«errenta salbuetsiak» emana. Juan Garziak zioen:

«Erreferenteren bat benetan seinalatzen duen izen-sintagma, berez, 
mugaturik agertzen da; hala ez bada (hots, mugatzailerik gabe, forma 
indeterminatuan ageri bada), izen sintagmaren itxura duen unitate hori 
esaldi bat izango da, aditza isildurik duena».

Hau da, «rentas exentas» horrek benetako erreferente zehatz bat balu, 
mugaturik agertu behar luke, «las rentas exentas». Aldiz, forma 
indeterminatu horretan, «¿Qué rentas están exentas?» edo «¿Cuáles son 
las rentas exentas?» esan nahi du.

Esaldi aditza isildurik duten horietakoak ugari dira, oso ugari, 
gaztelaniaz (eta beste erdara askotan):

Próxima apertura
Mensaje enviado correctamente
Ascensor averiado
Máquina fuera de servicio
Localidades reservadas
Conexión interrumpida
Acceso denegado
Prueba superada
Campo requerido
Prioridad peatonal

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago