[itzul] kasuan-kasuan
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
As, Api 3, 09:47:53, CEST 2012
Nik esango nuke desberdinak direla, ez?
"kasuan-kasuan" / "tokian-tokian" bezalakoek, "kasuz kasu" "tokiz toki",
"kasu/toki bakoitzean" / "kasu/toki bakoitzean banan-banan" edo esan nahi
dutela.
Aldiz, "kasuan kasu" / "tokian toki" bere horretan niri ez zaizkit
erabiliak iruditzen (bai noski "kasuan kasuko" / "tokian tokiko", baina hor
"kasuan kasuan+ko" / "tokian tokian+ko" edo genuke). Edo aipatu "kasuz
kasu" / tokiz toki" // "kasurik kasu" / tokirik toki".
Nahiz bestetik ez zaidan ere erabili ezineko iruditzen "kasuan kasu" /
"tokian toki" itxurako esamolderik modu bereziagoetan erabiltzea, zentzu
kontzesibo batean edo bestela. Nolabait, "nor" kasu absolutiboan-edo emaniko
"kasua kasu" / "tokia toki" / "kasuak kasu" / "tokiak toki" horien parean
agian (TOKIARI TOKI .) Edota esamolde egokiren batean: TOKIAN TOKI egin
beharra dago, edo gisako bereziagoetan.
Ondo izan
Bittor
Zein da forma egokiena "kasuan-kasuan" ala "kasuan kasu"?, "tokian-tokian"
ala "tokian toki"...?
Eskerrik asko, aurrez.
Martin
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago