[itzul] kasuan-kasuan

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
As, Api 3, 10:10:57, CEST 2012


Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut zuzenean
egin. Esan liezadake inork zergatik?

Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.

Ondo izan

ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:

Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko berrietan
ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka daude gurasoak".
Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul zela
leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.

Mila esker

Bittor

Hau da ARGIA.COMen idatzitakoa:

Nik ikasleei beti-edo esaten diet euskaraz, edo nik behintzat, etxeko lanak
ez ditudala "bidaltzen"-edo inora. Nik eskatu egiten ditudala, edo
agindu-edo. Baina ikasle guztiak datozkit beti "bidalitako" etxeko lanen
bila, eta beldur naiz horien irakasle eta guraso guztiek ere hala erabiliko
ote duten.

Kontua da niri oso "bitxia", "espainola"-edo egiten zaidala erabilera hori
(agian zaharregia naizelako ikastoletatik eta ibiltzeko). Gaur berriaren
izenburua ikusita, zuei galdetzea bururatu zait. Hori da erabiltzen den
forma?

OEHn begiratuta ez dut ikusi uste halako erabilerarik, baizik eta IGORRI edo
zentzuzkoak. Ez AGINDU edo ESKATU zentzuzkoak. Baina ez dakit "ETXEKO LANAK
BIDALI" horrek, azpian bakarrik ote duen espainolezko "MANDAR/ORDENAR
TRABAJOS DE CASA" edo besterik.

Inork ezer esan baliezadake, eskertuko nioke.

Ondo izan.

Bittor



Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================


-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Bittor Hidalgo
Sent: Tuesday, April 03, 2012 9:48 AM
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan

Nik esango nuke desberdinak direla, ez?

"kasuan-kasuan" / "tokian-tokian" bezalakoek, "kasuz kasu" "tokiz toki",
"kasu/toki bakoitzean" / "kasu/toki bakoitzean banan-banan" edo esan nahi
dutela.

Aldiz,  "kasuan kasu" / "tokian toki" bere horretan niri ez zaizkit
erabiliak iruditzen (bai noski "kasuan kasuko" / "tokian tokiko", baina hor
"kasuan kasuan+ko" / "tokian tokian+ko" edo genuke). Edo aipatu  "kasuz
kasu" / tokiz toki" //  "kasurik kasu" / tokirik toki".

Nahiz bestetik ez zaidan ere erabili ezineko iruditzen "kasuan kasu" /
"tokian toki" itxurako esamolderik modu bereziagoetan erabiltzea, zentzu
kontzesibo batean edo bestela. Nolabait, "nor" kasu absolutiboan-edo emaniko
"kasua kasu" / "tokia toki" / "kasuak kasu" / "tokiak toki" horien parean
agian (TOKIARI TOKI .) Edota esamolde egokiren batean: TOKIAN TOKI egin
beharra dago, edo gisako bereziagoetan.

Ondo izan

Bittor



Zein da forma egokiena "kasuan-kasuan" ala "kasuan kasu"?, "tokian-tokian"
ala "tokian toki"...?

Eskerrik asko, aurrez.

Martin




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago