[itzul] etxeko lanak bidali?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Api 3, 11:45:56, CEST 2012


Ehemmm: amaierako ergatiboa ere elementala zen, baina...

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012-04-03):
> Nire ustez, "(baldintzak) eman" aditzarekin bezalatsu gertatzen da
> "(lanak) bidali" horrekin ere: erdarakazo galanta da, izatez,
> monumentala, baina soziologikoki ia erabat nagusitua, "normaldua".
>
> Badakit ez dela moderno eta guai olde horri aurka egitea, baina...
>
> (Zalantzan egon naiz sartu ala ez: lotsa apur bat ematen du honelako
> foro batean halako kontu elementalez jardun beharra ...)
>
>
>
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-04-03):
>> Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
>> saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
>> "etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
>> esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
>> gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).
>>
>>
>> ---------- Forwarded message ----------
>> From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
>> Date: 3 April 2012 10:10
>> Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
>> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>
>>
>> Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut
>> zuzenean
>> egin. Esan liezadake inork zergatik?
>>
>> Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.
>>
>> Ondo izan
>>
>> ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:
>>
>> Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
>> bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko berrietan
>> ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka daude
>> gurasoak".
>> Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul zela
>> leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.
>>
>> Mila esker
>>
>> Bittor
>>
>> Hau da ARGIA.COMen idatzitakoa:
>>
>> Nik ikasleei beti-edo esaten diet euskaraz, edo nik behintzat, etxeko
>> lanak
>> ez ditudala "bidaltzen"-edo inora. Nik eskatu egiten ditudala, edo
>> agindu-edo. Baina ikasle guztiak datozkit beti "bidalitako" etxeko lanen
>> bila, eta beldur naiz horien irakasle eta guraso guztiek ere hala
>> erabiliko
>> ote duten.
>>
>> Kontua da niri oso "bitxia", "espainola"-edo egiten zaidala erabilera
>> hori
>> (agian zaharregia naizelako ikastoletatik eta ibiltzeko). Gaur berriaren
>> izenburua ikusita, zuei galdetzea bururatu zait. Hori da erabiltzen den
>> forma?
>>
>> OEHn begiratuta ez dut ikusi uste halako erabilerarik, baizik eta IGORRI
>> edo
>> zentzuzkoak. Ez AGINDU edo ESKATU zentzuzkoak. Baina ez dakit "ETXEKO
>> LANAK
>> BIDALI" horrek, azpian bakarrik ote duen espainolezko "MANDAR/ORDENAR
>> TRABAJOS DE CASA" edo besterik.
>>
>> Inork ezer esan baliezadake, eskertuko nioke.
>>
>> Ondo izan.
>>
>> Bittor
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago