[itzul] etxeko lanak bidali?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Api 3, 11:44:15, CEST 2012


Nire ustez, "(baldintzak) eman" aditzarekin bezalatsu gertatzen da
"(lanak) bidali" horrekin ere: erdarakazo galanta da, izatez,
monumentala, baina soziologikoki ia erabat nagusitua, "normaldua".

Badakit ez dela moderno eta guai olde horri aurka egitea, baina...

(Zalantzan egon naiz sartu ala ez: lotsa apur bat ematen du honelako
foro batean halako kontu elementalez jardun beharra ...)




Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-04-03):
> Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
> saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
> "etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
> esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
> gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).
>
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
> Date: 3 April 2012 10:10
> Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
>
> Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut zuzenean
> egin. Esan liezadake inork zergatik?
>
> Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.
>
> Ondo izan
>
> ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:
>
> Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
> bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko berrietan
> ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka daude gurasoak".
> Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul zela
> leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.
>
> Mila esker
>
> Bittor
>
> Hau da ARGIA.COMen idatzitakoa:
>
> Nik ikasleei beti-edo esaten diet euskaraz, edo nik behintzat, etxeko lanak
> ez ditudala "bidaltzen"-edo inora. Nik eskatu egiten ditudala, edo
> agindu-edo. Baina ikasle guztiak datozkit beti "bidalitako" etxeko lanen
> bila, eta beldur naiz horien irakasle eta guraso guztiek ere hala erabiliko
> ote duten.
>
> Kontua da niri oso "bitxia", "espainola"-edo egiten zaidala erabilera hori
> (agian zaharregia naizelako ikastoletatik eta ibiltzeko). Gaur berriaren
> izenburua ikusita, zuei galdetzea bururatu zait. Hori da erabiltzen den
> forma?
>
> OEHn begiratuta ez dut ikusi uste halako erabilerarik, baizik eta IGORRI edo
> zentzuzkoak. Ez AGINDU edo ESKATU zentzuzkoak. Baina ez dakit "ETXEKO LANAK
> BIDALI" horrek, azpian bakarrik ote duen espainolezko "MANDAR/ORDENAR
> TRABAJOS DE CASA" edo besterik.
>
> Inork ezer esan baliezadake, eskertuko nioke.
>
> Ondo izan.
>
> Bittor
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago